jueves, junio 25, 2009

LOGROÑOrako prestaketa

Idoiarekin hitz egin dut eta ziurtatua dago bere etxea Logroñon. Printzipioz, uztailaren 3tik 5erako txangoa egiteko ideia dago baina ez dugu zehaztu ordutegia. Beraz, mesedez, joan zaitezte zerrendan zuen izenak jartzen eta ondoren, behin zeintzuk joango garen zehaztuta, ordutegiaz eta erosketetaz hitz egingo dugu.
Blog-a irakurtzen ez dutenei ere abisatu, batez ere, etortzekotan baldin bazeuden eta beren izenak zerrendan jarri. Mila esker.

martes, junio 02, 2009

CLUB-EKO AFARIA 2009

Ostiral honetan, hilak 5, Amara Berri club-eko afaria dugu Amarako (Jose Maria Salaberria) sagardotegian. Bertara, Amara Berriko partaide oro joango da afariaz eta gauaz disfrutatzera.
Afariko orduan zehazki ez dakidan arren, nesken taldea Esparru Tabernan gelditu da 7.30etan. Beraz, neskak, anima zaitezte lehenagoko poteora!!!