domingo, agosto 31, 2008

Touring 4-3 Amara Berri

Asteburu honetan denboraldiko lehen lagunarteko partida jokatu du Amara Berriko nesken taldeak. Norgehiagoka Oreretan izan zen, hilak 30, eguerdiko 12etan. Amarako neskak jokatzeko gogotsu zeuden arren, bazekiten ez zeudela beren baldintza onenetan, lesionatu eta baja asko baitzeuden.
Partida hasi bezain pronto, amaratarrak izan ziren baloiaren jaun eta jabe eta jokaldi paregabeak eskeini zituzten. Zoritxarrez, eginiko jaurtiketek ez zuten sarea aurkitzen eta etxekoak lehendabiziko gola eskuratu arte, amaratarrak ez ziren gai izan gola sartzeko. Lehendabiziko gol hau Eneritzek lortu zuen eta hemendik aurrera, joko politaz eta dibertigarriaz gozatu ahal izan genuen. Horren ondorio dira, lehendabiziko zatian lorturiko beste bi golak, Eneritz berriz eta Ainhoaren eskutik.
Bigarren zatia aldiz, oso bestelakoa izan zen. Oreretakoak beste hamaikako berri bat atera zuten berdegunera eta zeharo nabaritu zen. Talde berri honek, lehenengoak baino esperientzia gehiago zuen eta fisikoki ere, gure neskak baino freskoago zeudela nabari zen. Hortaz, bertakoek bigarren zatian hiru gol eskuratu zituzten, partida irabaziz.
Aipamena egin, Marina eta Itziar, kadeteetatik talde honetara igo berri diren bi neskek beren debuta izan zutela eta Leire porterak ere, buruturiko partida paregabea.

miércoles, agosto 20, 2008

Denboraldiko lehen afaria

Jadanik aste honetan hasi dira gure neskak entrenamenduetan eta bidezkoa denez, esfortzu bidez botatzen duten izerdia errekuperatu nahian afari bat antolatu dute. Aspaldian egiten zituzten afari horietakoa izango da, hau da, bokatak eta litroak. Hori da plana. Beraz, animatu zaitezte!
Afaria: Ostirala 22, 20.30tan Boulevard-eko erlojuan. Nahi duenak etortzeko aukera izango du. Ordu laurden besterik ez da itxarongo jendea, izan ere ez baitugu izen ematearen zerrendarik egingo. Hortaz, azaldu behar duenak badaki ordua eta tokia eta bestela dei dezala!

lunes, agosto 18, 2008

Denboraldi hasiera

Bihar, hilak 19, Amara Berriko denboraldia hasiko da. Nesken taldeak 20:30ean egon behar du Martuteneko futbol zelaian.

Nire ustez, deportibak eramatea da bidezkoena, nahiz eta gero agian eta zorte piska batekin ez erabili. Hala ere, badaezpada, nik behintzat eramango ditut. Bihar arte ekipo!!!!!!!!!!!!