lunes, mayo 26, 2008

GIPUZKOAKO KOPA 2008

Aspalditik nuen era honetako artikulo bat idazteko ametsa. Gaur harrotasunez esan dezakegu, AMARA BERRI NESKA TALDEA, KOPAKO TXAPELDUN izan dela!!!!!!
"Gure" historio hau, 2001.urtean hasi zen, Saski-Futbol-eko talde hau sortu zen urtean, alegia. Hasieratik ikusi genuen, jaio berria zen ekipo hori, futbol talde bat baino askoz gehiago izango zela, eta argi ikusi dugunez, guztiz asmatu genuen.

Inoiz ez ditugu ahaztuko, kontrako emaitzak, jendearen komentarioak, zenbait aurkariren barreak... eta jende askok ezin zuen ulertu nondik ateratzen genuen indarra eta gogoa aurrera jarraitzeko, horregatik nik erantzuten nien:" talde honetan egun bat egon izan bazina, ulertuko zenuke:)" guzti horrek, taldea indartu baino ez zuen egin, erakutsi genuen indarra, gogoa eta adiskidetasuna izugarria izan zen, eta bidean aurkitu genituen oztopo guztiak gainditu genituen.

Neska talde honek erakutsi duen beste gauza bat, irabazten hasi garenean, aurkariekiko izan dugun jarrera bikaina izan da, hor ere erakutsi dugu, Amarako futbol talde honen giza maila bikaina, horregatik ere, zorionak, neskak!!!

Denboraldien etorrerarekin batera, jokalari batzuek taldea utzi eta jende berria etorri da ekipora, honetan ere, izugarrizko zortea izan dugu, izan ere, etorritako taldekide berri hauek izugarrizko futbol nahiz giza maila erakutsi baitigute lehenego egunetik. Guzti honengatik, 2001 etik atzoko finalerarte amets hau egi bihurtzen lagundu duzuen guztioi, misterrek, eskerrak eman eta zoriondu nahi zaituztegu, Kopa hau GUZTIOK lortu baitugu.

Ez nuke, urte hauetan laguntza, animoak eta klub honek duen "zerbait" desberdin hori sortzen lagun duten hainbat eta hainbat pertsona aipatu gabe utzi nahi, taldearen izenean esan nahi dizuegu, Kopa hau zuei eskeintzen dizuegula.

Atzoko egunean, urte hauetan bizi izandako momentu guztiak etorri zitzaizkigun burura, ekipoak bazekien hara iristeko pasa genuen guztia, eta horregatik, ez dut inongo zalantzarik, atzo, Kopa bat irabaztea baino askoz gehiago lortu genuela. Jendearen aurpegi eta begiak ikustea besterik ez zegoen, irrifarrak, malkoak, besarkadak... guzti hori, taldeak benetan sentitzen zuelako izan zen, gauza horiek ezin baitira benetan sentitu gabe egin, ateratzen dira eta punto.

Aurreko asteetan komentatu genuen, 2.aukerak ez direla askotan eskeintzen, eta guk aukera hori genuela, FUTBOLAK ZERBAIT ZOR ZIGUN eta atzo gurea zena berreskuratu genuen:)


AMARA, GU GARA TXAPELDUNAK!!!!

ZORIONAK NESKAK!!!!!!

OIER eta HARITZ

domingo, mayo 25, 2008

Kopako txapeldunak


Porque hay dias en los que parece que nada sale, en los que llueve y no apetece, en los que todo se viene abajo, en los que el futbol apesta y en los que ir a entrenar es lo último que apetece.
Pero también porque hay dias en los que la que está a tu lado en el campo es tu fuerza para correr, el que grita desde la banda con tu camiseta o con una cerveza en la mano es tu mayor apoyo, dias en que los tiros imposibles son gol y los imparables una gran parada, porque cuando ganas... cuando ganas tu ilusión es 50% para tí y 50% para tu equipo, porque sabes que compartir esas victorias en las que tu y tus compañeras os habeis dejado la piel es lo que hace que ni la lluvia, ni la pereza, ni los malos dias importen, por eso lo llaman equipo y por eso seguís jugando.
Teneis lo que habeis peleado, teneis la copa.
ZORIONAK NESKAK.

Y a los misters... como decían los Siniestro Total, ¡Se os quiere!

Gracias por todo Amaraberri.

lunes, mayo 19, 2008

Hondarribia 0-1 Amara Berri

Atzoko partida, Amara Berriko taldeak finalera igarotzeko jokatu beharrekoa izan zen. Amaratarrak izan ziren baloiaren jabe eta etxekoek hainbat aukera izan arren, ez zuten golik lortu. Amara Berrikoen kasuan aldiz, Taniaren jokaldi paregabe baten ondorioz eta atezainak huts egin ondoren, Eneritzek baloia sarean ipini zuen. Onyarbitarrak buru belarri ekin zioten berdinketa lortzeari baina ezinezkoa izan zuten. Hortaz, gure neskek aurten ere, kopako finala jokatuko dute, kasu honetan Mondragon talde indartsuaren aurka izango delarik.
Beraz, animo neskak, aurten bai kopa gure izango da!

domingo, mayo 11, 2008

Amara Berri 3-1 Lagun Onak

Gaur goizean Martuteneko futbol zelaian kopako laurdena jokatu da. Norgehiagokan, Amara Berri eta Lagun Ona talde azpeitiarra aurkari zirelarik. Partida erritmo onean hasi da eta nahiz eta etxekoak baloiaren jabe izan, azpeitiarrak izan dira markagailuan aurretik jarri direnak, dirudienez, atean sartzea iritsi ez den gol baten bidez. Hala ere, Eneritzek berdinketa lortu du atsedenaldira joan aurretik. Bigarren zatian, gure neskek bere jolasteko modua erakutsi dute eta nahiz eta batzuetan kanpotarrek gola eskuratzeko aukera izan, Maialen Fernandez eta Oihana izan dira golak eskuratu dituztenak.
Hortaz, semifinalera iritsi da Amara Berriko taldea eta hurrengo norgehiagoka Onyarbin jokatu beharko dute, orain dela hiru arte, kopatik kanporatu zituztenen aurka.

domingo, mayo 04, 2008

Amara Berri 4-0 Aretxabaleta

Gaur arratsaldean gure neskek kopako gurutzaketetako lehendabiziko partida jokatu dute. Kanpokoek ez zuten ekipo batere ona baina hala ere, etxekoei pilak jartzea nahiko kostatu zaie. Aukera dexente sortu dituzten arren, ez dira gai izan guzti horiek sarean sartzeko. Hala ere, Ainhoak lehendabiziko zatian gola eskuratu du eta horrek beste itxura bat eman dio bigarren zatiari. Oraingoan gogotsu jardun dute eta Maialen Fernandezek (2) eta Eneritzek golak eskuratu dituzte.
Hauek izan dira klasifikatu garen zortzi taldeak eta hurrengo aurkariak.

ALLERRU S.C.R.D.- UROLA K.E.
MONDRAGON C.F. - LUBERRI K.E.
MUTRIKU F.T. - HONDARRIBIA F.E.
AMARA BERRI K.E. - LAGUN ONAK C.D.