Atzo gure neskek, kopako ligako azken partida jokatu zuten. Nahiz eta aurkaria sailkapeneko goikaldean ez egon, amaratarrek nolabaiteko urduritasuna zuten partidu hau jokatzeko, izan ere, hiru puntuak kendu dizkion talde bakarra izan baita Urnietakoa. Zoritxarrez, urduritasun horrek ez zituen ondorio onak eduki berdegunean eta etxekoek sartu zuten gola lehenengoz. Une horretatik bertatik, amaratarrak esnatzen hasi ziren eta partiduko erritmoa markatu zuten. Beraz, nahiz eta partida nahiko kaxkarra izan, Oihanak lorturiko bi golei esker taldeak irabazi zuen.
Bihar izango da federazioan bilera eta gurutzaketak nola joango diren argituko da. Momentuz, hiru taldeen artean puntu gehien lortu ditugunak gara eta horrek zeresan handia du!! sinetsi behar dugu!! kopa gurea da!!!