Aurtengo Cognac-eko txapelketa nahiko berezia zen, izan ere, 10. urteurrena ospatzen baitzen. Talde oso onak izan ziren gonbidatuak txapelketara, horien artean, Mutriku eta Amara Berri talde euskaldunak zeudelarik.
Txapelketari dagokionez, amaratarrek ez zuten zorte handia izan eta 8 partaideen artean, sailkapenean 7. postuan lortu zuen. Kontutan hartu beharrekoa da, zatiak 10 minutukoak direla eta horrenbestez, golak sartzeko aukera gutxi daudela. Lehendabiziko partida, Agen taldearen aurka jokatu zuten eta gureek hobeto jokatu zuten arren, partida 0-0 bukatu zen (puntu 1). Ondoren, Mamer talde Suitzarraren aurka jokatu zuten eta hauek gailendu ziren, gure neskei 3 gol sartuaz (0 puntu). Larunbateko azken norgehiagoka, txapelketako talde indartsuenetariko baten aurka jokatu behar zuten, Sant Gabriel (Bartzelona) eta semi-finaletara pasatzeko, irabaztea besterik ez zitzaien geratzen. Amara Berriko neskak oso ondo jokatu zuten baina zoritxarrez norgehiagoka berdinketa batean, 0-0 (2 puntu), bukatu zuen eta ondorioz, ez zuten semi-finala jokatzeko betarik izan. Igandean, zelaira hurbildu ziren jokalariak eta ezustekoa hartu zuten, azkeneko 4 taldeen artean gurutzaketak ez zirela egingo jakin zutenean. Honenbestez, gure neskek 7. edo 8. postuarengatik borrokatzeko aukera izan zuten. Mutrikuren aurkako partida polit eta dibertigarri batean, Amara Berrik gola sartu eta txapelketako 7. postua lortu zuen. Gure kategorian Katalandarrak izan ziren garaile eta sub13-ko kategorian, Mutrikuarrak.
Futboletik at, ostiralean bisitatu beharreko herriak ezin izan ziren ikusi, izan ere, oso eguraldi txarra egiten baitzuen eta ezin baitzen kalean egon. Bestalde, gauetan oso ondo pasa zuen ekipoak joko ezberdinak eginez, pelikulak asmatzea eta gincana besteak beste.
Berriro ere Donostira itzuli dira eta orain kopan zentratu behar dira, hau irabazi behar baitute!!!