lunes, febrero 18, 2008

Luberri 0-1 Amara Berri

Atzoko partida final bateko talde eta giroa izan zuten. Kopako txapelketa honetan jokatzen ari diren taldeen artean, indartsuenetariko bi taldek izan zuten norgehiagoka. Lehendabiziko zatian zehar amaratarrak izan ziren baloiaren jaun eta jabe eta horren islada da Eneritzek lorturiko gola. Gure neskek aukera asko izan zituzten eta zoritxarrez ez zuten beste golik satzeko betarik izan. Bestalden, Itsasok ez zuen bestelako arazorik izan lehendabiziko zatian, ez baitzuen geldiketarik egin behar izan. Atsedenaldia eta gero, egoera zeharo aldatu zen. Etxekoek beren indarra eta hain beste ezaugarritzen dien jokoa eta gogoa zelaigunera eraman zuten. Ondorioz, kanpokoen bigarren zatia agonikoa izan zela esan daiteke eta zorionez, nahiz eta gertu ibili, etxekoek ez zuten golik eskuratu.
Aste honetako emaitzen ondorioz, amaratarrak bigarren postuan jarraitzen dute baina orain lehendabizikoengandik, Luberrirengandik, 2 puntuetara.
ANIMO AMARA!! KOPA GUREA DA!!

lunes, febrero 11, 2008

Amara Berri 1-2 Urnieta

Urtebete. Hori da talde honek galdu gabe zeraman denbora. Bart, ordurarte zeramaten boladak ihes egin zien. Norgehiagoka berdinduta ibili bazen ere, kanpokoek eskuratu zuten lehendabiziko gola. Ondoren, Maialen Cortesek amarakoentzat berdinketa lortu zuen. Partida bukaeraldean, urnietarrek zortezko jokaldi baten ondorioz bigarren gola eskuratu eta 3 puntuak eraman zituzten. Une honetan, gure neskak bigarren postuan jarraitzen dute eta hurrengo partida lehendabizikoen aurka jokatuko dute Berion. Bertara gerturatzea animatzen zaituztet, partida interesgarria izango baita!!!