domingo, enero 27, 2008

Lazkao 2-4 Amara Berri

Atzo gure neskak Lazkaoraino joan ziren autobusez futbol partida jokatzera. Lazkaotarrak hirugarren postuan zihoazen eta amaratarrak aldiz, bigarrenean, hortaz, norgehiagoka interesgarria jokatu zen. Gure neskek, Crisen eskuz, lehendabiziko minutuetan aurretik jarri ziren baina etxekoek segituan lortu zuten berdinketa. Ondoren, Eneritzek penalti bat bigarren golean bihurtu zuen baina bi minutuetara etxekoak berriro ere berdinketa lortu zuten, lehendabiziko golaren antzekoa sartuz. Bigarren zatian, gure neskak hobeto jardun zuten, izan ere, nahiz eta berdinketarekin jardun, denbora guztian lazkaotarren zelaian baitzegoen baloia. Hortaz, Arantxa eta Taniaren eskutik iritsi ziren partidako gol erabakiorrak.
Ondorioz, gure neskak bigarren postuan jarraitzen dute eta hurrengo partida, berriro ere orain hirugarrenak direnen aurka jokatu beharko dute; Urnieta.

sábado, enero 19, 2008

Amara Berri 5-0 Usurbil

Gaur eguardian gure neskek jokaturiko norgehiagoka ez da espero zuten bezala igaro. Usurbildarrak azkeneko postuan doaz eta Liga osoan zehar ez du puntu bat baino gehiago lortu. Beraz, hasiera batean, partida erraza zen. Talde honek gauzak konplikatzeko ohitura duela dirudi, izan ere, lehen zatian oso txarto jardun baitute eta zati horren azkeneko minutuetan lorturiko gola izan da taldea esnatu duena. Bigarren zatian egoerari buelta eman eta baloia hanketara jeitsiz, amaratarrek dakiten bezala jokatzen hasi dira. Horren ondorioz etorri dira beste lau golak eta partida gatazkatsua izan den arren, gure neskek hiru puntuak lortu dituzte.
Goleatzaileak: Maialen Cortes (2), Ainhoa, Olatz eta Eneritz

lunes, enero 14, 2008

Lagun Onak 0-0 Amara Berri

Atzoko partidak gure neskei ez zien zapore oso ona utzi. Azpeitiraino gogoz joan ziren arren, partida ez zen espero zutena izan. Norgehiagoka oso berdinduta ibili zen eta etxekoek eta kanpokoek, baloiaren jabekuntza nahi ez zutelaren irudia islatu zuten. Baloikada asko egon zen eta joko gutxi, hortaz, amaratarrek ezin izan zuten jokaldi interesgarri askorik burutu. Dena-den, laister desaminatu ziren gure neskak baina bigarren zatiko bukaeraldean hobeto jardun zuten. Kontutan hartu beharrekoa zen, etxetik kanpo, zelai ezberdin batean eta talde on baten aurka jokatu zutela eta berdinketa ez dela batere txarra, sailkapeneko lehendabiziko postuetan mantentzen baitira.
Hurrengo partida Usurbilen aurka izango da, Cesar Benito futbol zelaian Larunbateko 13etan. Zorte on!!!