Urtarrilaren 2an, asteazkena, Anoetako topo geltokian geratu gara 12etan. Bertara joan ezin duenak, bere kabuz ordu erdi inguru korritzea gomendatzen diot. Hurrenarte!
viernes, diciembre 28, 2007
martes, diciembre 25, 2007
Eguberri on!
Gabon zoriontsuak opa dizkizuet denei!!
Ostegunean ikusiko gara Martun (19.30 aldatutak)
lunes, diciembre 17, 2007
Amara Berri 7-0 Orioko
Nahiz eta emaitzak ez islatu, atzoko partida ez zen modu onean hasi. Lehendabiziko minutuetan zehar etxekoek nahiko sufritu zuten, izan ere, partidan sartzea kostatu baizitzaien. Hala ere, egoerari buelta eman eta bertara hurbildutakoek talde honen jokoa nolakoa den ikusi ahal izan zuten. Lehendabiziko gola, Oihanari egindako penalti baten ostean, Olatzek lortu zuen eta une horretan bertan izan zen taldea indartsu borrokatzen hasi zenean. Ondoren, Eneritzek, nahiz eta lehenago golik ez lortu behin eta berriro atera baloia jaurtiz, espero zen bezala, taldearentzat bigarren gola eskuratu zuen. Ondoren, Oihanak hirugarrena, Olatzek berriz, lau eta bosgarrena, Ainhoak seigarrena eta Ainarak zazpigarren eta azkeneko gola. Ondorioz, partida polita izan zen atzo jokaturikoa, joko arin eta golez beterikoa.
Zorionak eman nahiko nizkioke Olatzi eta ez bere hiru golengatik bakarrik, baita partidan zehar izandako nahia eta arimagatik ere.
Neskak lehendabiziko postuan bukatu dugu urtea! Berdin jarraitzea espero dut!
sábado, diciembre 01, 2007
Ordizia 2-4 Amara Berri
Gaur arratsean gure neskek partida kaxkarra jokatu dute. Hasiera batean ordizitarrak gutxiago izango zirelakoan zeuden denak eta nahiz eta markagailuak partida bukaeran hori islatu, ez da batere partida erraza izan. Lehendabiziko minutuetan amaratarrak jarri dira aurretik, Eneritzen golaren ondorioz eta markagailuak horrela jarraitu du lehendabiziko zati osoan zehar. Gure neskak baloiaren jaun eta jabe ziren baina berriro ere, aurrekaldean ez dira definitzeko gai izan. Horren ondorioz, bigarren zatian etxekoek berdinketa lortu dute baina Maialen Fernandezen eskutik, amaratarrak hasiera batean bezala aurretik jarri dira. Ordizitarrak gogotsu jardun dute eta modu honetan, berriro ere berdinketa lortu dute. Gure neskek ez zuten inolaz ere etxera beste berdinketa batekin itzuli nahi eta Oihana lehendabizi eta Eneritz ondoren partidaren markagailua itxi dute bakoitzak gol bana sartuz. Ondorioz, Amara Berriko berdinketaren inguruko "ratxa" bukatu dela esan dezakegu eta hurrengo norgehiagokak ere irabaziko direla. Dena-den, gaur bezala ez sufriaraztea eskatzen dizuet...
Suscribirse a:
Entradas (Atom)