Gaur arratsaldean Amara Berriko neskek kopako lehen partida jokatu dute Martuteneko futbol zelaian. Ez da modu onean hasi, izan ere, ordu laurdeneko atzerapenarekin hasi baita eta honetaz gain, ez baita epailerik agertu. Beraz, etxekoak izan dira epailea jarri dutenak. Ez da oso partida liluragarria izan eta gure neskek ez dute beren gaitasuna inolaz ere berdegunean islatu. Luberriko taldeak buruhauste asko sortu dizkie etxekoei eta Itsasoren atera pare bat aldiz ailegatu ondoren, kanpokoek gola eskuratu dute lehen zatian. Handik minutu batzuetara, Izaskunek kornerretik baloia jaurti eta Luberriko jokalari batek baloia ikutu ondoren, sare barrura joan da etxekoek berdinketa lortzen zutelarik. Bigarren zatian ez da bestelakorik gertatu, etxekoek jokoaren maila zeozer jeitsi dute eta ondorioz, epaileak partidari amaiera eman dionean denak lasai asko arnastu dute.
Jadanik partida asko izan dira berdindutakoak eta bada garaia 3 puntuak lortzeko ezta?