Asteburu honetako partidan gure neskek benetan une txarrak bizi zituzten. Dunboa aurretik ezagutzen zuten aurkaria zen eta askotan indarkeriaz jarduten ikusi dituzte. Denen ustetan, Amarakoak izango ziren partidaren jabe baina ezustean, lehendabiziko minutuetan kanpokoek bi gol sartu zituzten. Martutenera hurbildu zirenen artean ez zuen inork emaitz hori ulertzen, izan ere, etxekoek zazpi puntu gehiago baitzituzten. Hala ere, gure neskak igoera fasean sartzeko beren nahia erakutsiz partidari buelta ematea lortu zuten, lehenik kanpokoek beren atean gola sartuz eta ondoren, Maialenek berdinketa lortuz. Baina hor ez ziren golak amaitu, Eneritzek etxekoak aurretik jarri zituen baina zoritxarrez, irundarrek berdinketa lortu zuten. Berriro ere, Eneritzek laugarren gola lortu zuen baina ezustez jorraturiko partida honetan, amaierarako minutu gutxi falta zirela, Dunboak berdinketa lortu zuen, partidari launa emaitzarekin bukaera emanez.
lunes, octubre 29, 2007
miércoles, octubre 24, 2007
Touring 0-2 Amara Berri
Aurreko asteburuan gure neskek partida interesgarria jokatu zuten. Hasieratik izan ziren baloiaren jaun eta jabe eta nahiz eta lehendabiziko zatian golik egon ez ziren, bigarrenean egoera aldatzea lortu zuten. Maialen Cortesek kornerra jaurti eta Eneritzek burukada baten ondorioz lehen gola lortu zuen. Gerora Taniak, jaurtiketa paregabea egin zuen, izan ere, baloiak zurtoinean jo eta beste zurtoineraino iritsi baitzen barrura sartu gabe. Baina ezustean, baloia Taniaren hanketara itzuli eta zartako baten ondorioz, bigarren gola eskuratu zuen. Aipatzekoa Itsasok eginiko lana eta baita epailearen arrokeria ere.
sábado, octubre 13, 2007
Amara Berri 1-1 Hondarribi
Bart, gure nesken partida ordubete berandu hasteaz gain, ez zen oso partida ona izan. Azkenekoen aurka jokatzeak bestelako presio bat sortarazi zuen eta gure neskak ez ziren presio horrenpean aurrera ateratzeko gai izan. Hasiera batean kanpokoak hasi ziren erritmo hobeagoan baina deborak aurrera zihoan heinean, etxekoak gailendu ziren, nahiz eta lehendabiziko zatian golik ez sartu. Bigarren zatian ere, indartsu hasi ziren etxekoak baina ez ziren onyarbitarren atera iristen eta horren ondorio iritsi zen kanpokoen gola. Gure neskek indarrez eta gogotsu borrokatu zuten eta Eneritzek berdinketa lortu zuen, taldearen eguardi okerrenetariko batean. Dena-den, gure arerio gertuenek ez zituzten puntu asko eskuratu, berdinaketa ugari egon baitziren eta ondorioz, sailkapenak ez du aldaketa handirik jasan.
lunes, octubre 08, 2007
Amara Berri 1-1 Luberri
Aurreko asteburuan, gure neskek betidaniko aurkari den Luberriren aurka jokatu zuten. Oso pareko taldeak izan dira beti, izan ere, nahiz eta Luberrik partida gehiago irabazi dizkion, berdegunean futbol maila berdintsua erakutsi ohi dute. Asteburu honetan ez zen ezberdin izan. Bi taldeak indartsu hasi ziren baina ez zen golik iristen, ez etxekoentzat, ez kanpokoentzat ere. Bigarren zatiaren lehendabiziko minutuetan iritsi zen lehendabizikoa, Taniaren eskutik eta ondoren, kanpokoek berdinketa lortu zuten, talde bakoitzak puntu bana lortuz.
Intxaurdi, Vasconiaren aurka irabazi ostean, gure puntu berdinekin ipintzen da sailkapean, Vasconia gure atzetik jarraitzen duelarik. Hurrengo ostiralean, Hondarribiren aurka jokatzen dugu eta nahiz eta hauek azken postuan egon, ez gara konfidatu behar. Aurten, igoera fasea gurea da!
martes, octubre 02, 2007
Añorga 2-2 Amara Berri
Aurreko asteburuan gure taldeak jokaturiko norgehiagoka ligan topatuko duten talde indartsuenetarikoaren aurka izan zen. Lehendabiziko zatian, amaratarrak gailendu ziren, joko polita eginez eta Taniaren eskutik markagailuan aurretik jarriz. Bitartean, añorgatarrek ez zuten etsi eta beren ospea erakutsiz, partida berdintzea lortu zuten. Gure nesken jokoa, pixkanaka gutxira egiten zihoan, izan ere, etxeko taldeak fisikoki hobeto zegoela esan baitezakegu. Dena-den, Idoiak beste gol bat eskuratu zuen eta berriro ere markagailuan aurretik jarri ziren kanpokoak. Ondoren, añorgatarrek berriro ere berdinketa lortu eta azkenean, talde bakoitzak puntu bana eraman zuen etxera. Beraz, aurreko jardunaldian bezalaxe, bi talde hauek dira sailkapeneko postu gorenetan daudenak, puntuz berdinduta daudelarik.
Zorionak neskak! Jarraitu horrela!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)