lunes, septiembre 24, 2007

Amara Berri 3-1 Allerru

Bart, Amara Berriko neskek denboraldiko bigarren partira jokatu ondoren, jokoan zeuden hiru puntuak etxean bertan gelditzea lortu zuten. Partida galtzen hasi ziren arren, lezotarrek kornerra jaurti eta baloia atean sartuz hain zuzen ere, berdegunean etxekoak izan ziren jaun eta jabe. Gure neskak buru belarri aritu ziren berdinketa lortu nahian eta hori lortzeaz ez ezik, norgehiagoka irabaztea ere lortu zuten, Eneritzek bi gol sartuz eta Taniak beste bat. Aipatzekoa da ere, Itsaso atezainak buruturiko partida, izan ere, penalti bat gelditu zuen eta horretaz gain, geldiketa bikainak eskaini zizkigun bertakoei
Beraz, bigarren partida hau jokatu ondoren, gure neskak sailkapenaren bigarren postuan gelditzen dira, lehendabizikoekin, Añorgarekin, puntuetara berdinduta daudelarik. Hurrengo partida añorgatarren aurka dute eta hortxe ikusiko da nor izango den sailkapenaren jabe.

lunes, septiembre 17, 2007

Beti Gazte 1-3 Amara Berri

Aurreko asteburuan gure neskek beren denboraldiko lehendabiziko partida jokatu zuten. Aurretik partidarik jokatu ez izanak, gure nesken jakinmina handitzen zuen, izan ere, taldearen egoera fisiko eta mentala zein zen ez baitzekiten. Partida lasai hasi zen, gure neskak baloiaren jabe egin zirelarik, baina aipatzekoa da ere batek edo bestek eginiko hutsak, lehengo urtean egongo baikina bezala. Hala eta guztiz ere, eta merezita, gure neskak hiru punturekin itzuli ziren Lesakatik, denboraldi hasiera bikaina edukiz. Partidako goleatzaileak: Ainhoa, Tania eta Ene.
Nahiz eta talde indartsu xamarra egokitu zaigun, taldeak ez omen daude beren momentu onenean eta hori gure alde erabili behar dugu.
Emaitzak eta sailkapena www.kirolak.net orrialdean ikus ditzakezue, federazioko web orrian baino lehenago.