lunes, junio 11, 2007

Kopako Finala

Atzo arratsaldean gure neskek kopako finala jokatzen zuten Ostadaren aurka Berion. Partida oso interesgarria izan zen eta une oro, bi taldeen irabazteko nahia narbamentzen zen berdegunean. Dena-den, amaratarrek ez zuten garaipena lortu, nahiz eta bitan margailuan aurretik ipini ziren. Izan ere, partida bukatzeko minutu gutxi falta zirenean, lasartearrek bigarren gola sartu eta berdinketa eskuratu zuten. Ondorioz, zuzen-zuzenean penlatien jaurtiketara ekin zen eta emborrezko bost penaltiak ez ezik, beste hiru penaltien jaurtiketa ere egin behar izan zen kopako gailearen izena ezagutu ahal izateko. Amaratarrek zortzigarren jaurtiketan kale egin eta hauei kopak ihes egin zien.
Lorturiko bigarren postu hau, lehenengoa izan balitz bezala eskuratu eta ospatu zuten Amara Berriko neskek, izan ere haiek egindako kamisetekin irten baitziren gauean alde zahar guztiak beren lorpena ezagutu zezan: Aupa Amara Berri!!! Gu gara txapeldunak!!
Datorren denboraldian zerbait lortuko dugulakoan nago. Ekipo, piña bat izaten jarraitu behar dugu, hau baita bidea!! ZORIONAK DENEI
Azkenik, eskerrak eman bertara hurbildu zirenei, bai zaleei, bai gurasoei eta bai batukadako kideei ere. Eskertzekoa da benetan talde honetan izan dugun laguntza eta animazioa, pankartena ere serioski hunkitu gintuen. Milesker denei eta hurrengo urtera arte!

lunes, junio 04, 2007

Amara Berri 2-1 Anaitasuna

Bart, gure neskek kopako semifinala jokatu zuten. Ez zen partida erraza izan, azkoitiarrek gogotsu ekin baitzioten eta markagailuan aurretik jartzea lortu zuten. Gure neskek ez zuten ezer galdutzat eman, izan ere, lehenengo zatia zen eta jokaldi bikain baten ondorioz, Idok, etxeko taldearentzat berdinketa lortu zuen. Gerora, Maialen Cortesek, kanpotarren defentsaren hutsaz baliatuz, amaratarrak aurretik jartzea lortu zuen. Bigarren zatian, ez zen golik izan eta gure neskak larri samar ibili ziren markagailua mantentzeko, azkoitiarrak 10 jokalariekin bukatu baldin bazuten ere. Dena-den, partida irabaztea lortu zuten eta hurrengo asteburuan Ostadarren aurka jokatu beharko dute Kopako finala.
Denoi gonbidatzen zaituztet bertara joatea, oraindik ez dakigu ez lekua ezta ordua ere baina jakinaraziko dizuegu lehen bait lehen. Etor zaitezte nesken lehendabiziko sariaren lorpena ikustera!!