lunes, abril 23, 2007

Real Union Dunboa-Eguzki 2-2 Amara Berri

Atzoko partida oso garrantzitsua zen amaratarrentzat, lehendabiziko postuan zeudelarik, bigarrengoen aurka jokatzen baitzuten. Ez zen patida erraza, Dunboa izan baita kopa txapelketa honetan gure neskei 3 puntuak kendu ahal izan dizkion talde bakarra. Zorionez, atzokoan ez zen hori gertatu, talde bakoitzak puntu bana eskuratu baitzuen. Dena-den, markagailuan 0-2 (Idoia eta Maialen Cortes) islatzea lortu eta gero eta nahiz eta oraindik kopa irabazteko burrukan egon, taldeak ez zuen berdinketa ondo hartu. Hasierako minutuetan, amaratarrak izan ziren berdegunearen jaun eta jabe baina berriro ere, lasaitu eta partida pikutara bidali zuten.
Oraindik lehendabiziko postua dugu eta hurrengo partida bigarrenen aurka jokatu behar dugun arren, Hondarribiren aurka, badakigu hauei ezin diegula ezer oparitu eta joaneko partidan bezalaxe...A GOLEARLAS!!
P.D.: Apirilaren 18an blog honek urtebete egin zuen! Beraz, ZORIONAK denei!

martes, abril 17, 2007

Cognac-era bidaia 2007

Aste Santu honetan, urteroko usadioari jarraituz, Amara Berri Kirol Elkarteko nesken taldea Cognacen egon da bertako futbol txapelketan parte hartzeko asmoz.
Bidaiaren lehenengo ordutik nabaritu zen taldearen giroa ezin hobea zela eta guzti honek hiru egunetako txangoan isla izan du.

Lehenengo eguna autobusean eta Futuroskopen pasa genuen, asko nekatu ginen baina merezi izan zuen nahiz eta baten batek txistua botaz “ongietorria” egin . Bigarren egunean futbol norgehiagokak hasi ziren eta hasieratik ikusten zen beste urte batzuetako mailarekin alderatuz aurtengoa hobea zela. Orohar taldeak lan txukuna burutu zuen eta aipagarria da kanpotik etorritako Maddi, Bea, Oihana, Irati eta Itziarrek eskainitako maila. Azkenean taldea bosgarren geratu zen eta gustura geratu ginen lortutakoarekin.

Ez nuke aipatu gabe utzi nahi gurasoek txango honetan duten garrantzia. Egia da, futbol talde bat jokalariek eta entrenatzaileek osatzen dutela baina inguru on batek asko errazten du guztia. Antolatutako bote txapelketan Miguel Angelek lortu zuen garaipena eta berak irabazi zuen Hawairako bidaia.

Mila esker eta aupa txuriak!
P.D:Ea ereindako guztiak, fruitu onak ematen dituen! Zorte on Kopan!
Eskerrak eman Unairi, albisteagatik

lunes, abril 02, 2007

Amara Berri 3-1 Beti Ona

Atzo Martuteneko futbol zelaian jokaturiko norgehiagoka modu kaxkarrean hasi zen, nesken taldeak ez baitzuen epailerik eta ez zuten federatuta dauden epaileen artean, partida epaitzeko prest zegoen inor aurkitzen. Dena-den, azkenean epailea lortu eta nahiz eta 45 minutuko atzerapenarekin hasi, partida jokatu zen. Amaratarrak izan ziren markagailuan aurretik jarri zirenak, Idoren gol paregabe baten ondorioz. Ondoren, Taniak bertakoen bigarren gola eskuratu zuen, angelurik gabe baloiari zartako bat emanez. Atsedenaldian markagailuak 2-0 islatu arren, gure nesken taldeak transmititzen zuen sentsazioa oso bestelakoa zen, izan ere, gogo gabe jokatzen ari zirela baitzirudien. Bigarren zatia ez zen oso ezberdina izan, gainera, oreretarrek gola eskuratu zuten eta Amara urduri jarri zen. Hala ere, Maialen Fernandez-en burukada bati esker, hirugarren gola lortu zuten eta partida irabazitzat eman zen.
Emaitza honen ondorioz, Amara Berriko nesken taldeak lehenengo postua eskuratu du sailkapenean eta ez dabil postu hori galtzeko asmoarekin. Ondo pasa oporrak, merezi baitituzue!