Jadanik gure neskek kopako lehenengo buelta burutu dute eta merezita, bigarren postua lortu lehendabizikoengandik puntu bakar batetara soilik daudelarik. Atzoko partida espero zenaren baina kaxkarragoa izan zen, azkenengoen aurkako partida lasaitasunez irabaziko zutelakoan baitzeuden gure neskak baina, joko kaxkarraren ondorioz, atsedenaldirako taldeetako inork ez zuen golik lortu. Bigarren zatian, hainbat aldaketen ondorioz, taldea esnatzen hasi zen eta berriro ere partida irabazteko nahia berreskuratu zuten amaratarrek. Ez zuten inolaz ere egundoko partida burutu baina Ido, Izaskun, Maialen Cortes eta Ainhoak lortutako golek beste itxura bat eman zioten taldeari. Beste aldetik, aipatzekoa da ARANTXAk atezain gisa buruturiko lana, egundoko geldiketak egin baitzituen eta nire ustez, partidako klabea izan zen. Zorionak Arantxa!
lunes, marzo 26, 2007
lunes, marzo 19, 2007
Touring 2-4 Amara Berri
Bart Amara Berri taldeko neskek burututako partida paregabea izan zen. Sailkapenean hainbat talde dabiltza puntu berberekin eta atzo amaratarrek sailkapenaren goikaldean jartzeko aukera izan zuten. Partida hasieratik izan ziren jaun eta jabe eta honela atsedenaldian markagailuak 0-3 adierazten zuen, Ainhoa (2) eta Taniaren golei esker. Gure neskek partida beren esku zuten, izan ere, bertakoak ez baiziren indarrez ari. Hala ere, bigarren zatiaren hasiera oso bestelakoa izan zen, Touring-ek aukera asko sortu zituen eta bi gol eskuratu zituzten. Amaratarrak okerrenean ipini ziren, aurten puntu asko galdu baitituzte azkenengo minutuetan baina Idoiak beste gol bat sartu zuen eta horrek, gure neskei nolabaiteko indarra eman zion. Beraz, nahiz eta azkenengo momentuetan urduri xamar jarri, Amara Berriko neskek partida irabaztea lortu zuten eta sailkapeneko 2. postua lortu. Zorionak!
Aipatu beharrean nago, Maik eta Estik atezain gisa burututako lana, izan ere, jada bi partidu baitira bertan dabiltzatela.
miércoles, marzo 14, 2007
Hondarribia 1-5 Amara Berri
Aurreko asteburuan amarakoek jokatutako partida paregabea izan zen. Hasieran, zelaian galdu xamar ibili ziren arren, bigarren zatian partida irabazteko zuten nahia islatu zuten, baloi guztiak borrokatuz eta inolaz ere partida galdutzat emanez. Dena-den, partida oso parekatua izan zen hasieran, eta bana zihoazenean, partida galtzearen beldur zeuden gure neskak. Baina azken aldi honetan ohikoa ez denez, aurrera atera ahal izan zuten eta markagailu zoragarri hau lortu zuten. Esan beharra dago, bertakoek gola eskuz sartu zutela eta Amara Berriko goleatzaileak aldiz, Eneritz (3), Ido eta azkenik, Tania izan zirela.
Zoriontzea besterik ez zait geratzen, izan ere, orain dela bi urte talde berberak kopatik at utzi baikintuen eta oraingoan, guk lurretik utzi baititugu. Animo neskak, kopa gurea izango da!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)