Urtarrilaren 2an, asteazkena, Anoetako topo geltokian geratu gara 12etan. Bertara joan ezin duenak, bere kabuz ordu erdi inguru korritzea gomendatzen diot. Hurrenarte!
viernes, diciembre 28, 2007
martes, diciembre 25, 2007
Eguberri on!
Gabon zoriontsuak opa dizkizuet denei!!
Ostegunean ikusiko gara Martun (19.30 aldatutak)
lunes, diciembre 17, 2007
Amara Berri 7-0 Orioko
Nahiz eta emaitzak ez islatu, atzoko partida ez zen modu onean hasi. Lehendabiziko minutuetan zehar etxekoek nahiko sufritu zuten, izan ere, partidan sartzea kostatu baizitzaien. Hala ere, egoerari buelta eman eta bertara hurbildutakoek talde honen jokoa nolakoa den ikusi ahal izan zuten. Lehendabiziko gola, Oihanari egindako penalti baten ostean, Olatzek lortu zuen eta une horretan bertan izan zen taldea indartsu borrokatzen hasi zenean. Ondoren, Eneritzek, nahiz eta lehenago golik ez lortu behin eta berriro atera baloia jaurtiz, espero zen bezala, taldearentzat bigarren gola eskuratu zuen. Ondoren, Oihanak hirugarrena, Olatzek berriz, lau eta bosgarrena, Ainhoak seigarrena eta Ainarak zazpigarren eta azkeneko gola. Ondorioz, partida polita izan zen atzo jokaturikoa, joko arin eta golez beterikoa.
Zorionak eman nahiko nizkioke Olatzi eta ez bere hiru golengatik bakarrik, baita partidan zehar izandako nahia eta arimagatik ere.
Neskak lehendabiziko postuan bukatu dugu urtea! Berdin jarraitzea espero dut!
sábado, diciembre 01, 2007
Ordizia 2-4 Amara Berri
Gaur arratsean gure neskek partida kaxkarra jokatu dute. Hasiera batean ordizitarrak gutxiago izango zirelakoan zeuden denak eta nahiz eta markagailuak partida bukaeran hori islatu, ez da batere partida erraza izan. Lehendabiziko minutuetan amaratarrak jarri dira aurretik, Eneritzen golaren ondorioz eta markagailuak horrela jarraitu du lehendabiziko zati osoan zehar. Gure neskak baloiaren jaun eta jabe ziren baina berriro ere, aurrekaldean ez dira definitzeko gai izan. Horren ondorioz, bigarren zatian etxekoek berdinketa lortu dute baina Maialen Fernandezen eskutik, amaratarrak hasiera batean bezala aurretik jarri dira. Ordizitarrak gogotsu jardun dute eta modu honetan, berriro ere berdinketa lortu dute. Gure neskek ez zuten inolaz ere etxera beste berdinketa batekin itzuli nahi eta Oihana lehendabizi eta Eneritz ondoren partidaren markagailua itxi dute bakoitzak gol bana sartuz. Ondorioz, Amara Berriko berdinketaren inguruko "ratxa" bukatu dela esan dezakegu eta hurrengo norgehiagokak ere irabaziko direla. Dena-den, gaur bezala ez sufriaraztea eskatzen dizuet...
domingo, noviembre 25, 2007
Amara Berri 1-1 Luberri
Gaur arratsaldean Amara Berriko neskek kopako lehen partida jokatu dute Martuteneko futbol zelaian. Ez da modu onean hasi, izan ere, ordu laurdeneko atzerapenarekin hasi baita eta honetaz gain, ez baita epailerik agertu. Beraz, etxekoak izan dira epailea jarri dutenak. Ez da oso partida liluragarria izan eta gure neskek ez dute beren gaitasuna inolaz ere berdegunean islatu. Luberriko taldeak buruhauste asko sortu dizkie etxekoei eta Itsasoren atera pare bat aldiz ailegatu ondoren, kanpokoek gola eskuratu dute lehen zatian. Handik minutu batzuetara, Izaskunek kornerretik baloia jaurti eta Luberriko jokalari batek baloia ikutu ondoren, sare barrura joan da etxekoek berdinketa lortzen zutelarik. Bigarren zatian ez da bestelakorik gertatu, etxekoek jokoaren maila zeozer jeitsi dute eta ondorioz, epaileak partidari amaiera eman dionean denak lasai asko arnastu dute.
Jadanik partida asko izan dira berdindutakoak eta bada garaia 3 puntuak lortzeko ezta?
viernes, noviembre 16, 2007
Ekipoko afaria
Larunbatean, hilak 17, ekipoko afaria dago. Hau, iaz entrenatzaileei opari gisa egin geniena da beraz, talde osoak joan behar du eta ez dago aitzakirik. Lekua topatzeko arazoak egon diren arren, badirudi, Mikel Berroren elkartean egingo dugula afaria, Herreran. Nahiz eta urruti samar dagoen, topoz, busez edota taxiz joateko aukera dugu eta ez da garesti ateratzen. Dena-den, arratsaldeko 19etan geratu gara Arccon pote batzuk hartu eta erosketak egiteko. Hantxe ikusi nahi zaituztet denak!
lunes, noviembre 12, 2007
Amara Berri 1-1 Vasconia
Bart AmaraBerriko neskek Vasconiaren aurkako derbia jokatu zuten, norgehiagokaren garaile izango zena igoera fasea jokatzeko aukera izango zuelarik. Bi taldeak gogotsu aritu ziren baina etxekoak, Amara Berri kasu honetan, esfortzu handiago egin behar izan zuen, berdinketak ez baizion ezertarako balio. Era honetako partidetan ohikoa den bezala ez zen gol kopuru asko egon, izan ere, lehendabiziko zatian Maialen Fernandezek burukada batez lorturikoa eta bigarren zatian, jokaldi gatazkatsu baten ondorioz Vasconiak lorturikoak soilik ikusi genituen.
Partidaren bukaeraldean gure neskek bi pertsoneko defentsarekin jokatu zuten, buruan irabaztea besterik ez baitzuten. Gogotsu ekin arren, ez zen hainbeste espero zen gola ailegatu eta ondorioz, Vasconiako neskak izan dira igoera fasera pasatzen direnak, Añorga eta Intxaurdirekin batera.
Aipatzekoa alde batetik, epaileak buruturiko partida kaxkarra (aspersoreak martxan zeudela ez zuen partida geratu, besteak beste); bestetik, liga osoan talde honek ez duela partidarik galdu eta azkenik, garrantzitsuena: KOPA IRABAZIKO DUGULA!!
Benetan, talde honek merezi duena lortuko duelakoan nago eta denon gogoekin eta futbolarekin, lehenengoz txapelketa bat irabaztea lortuko dugu. Benetan talde honetaz arro nago. Ez aldatu.
lunes, noviembre 05, 2007
Intxaurdi 1-1 Amara Berri
Asteburu honetan amaratarrek ligako azken aurreko partida jokatu zuten. Igandean goizeko 11etan elkartu ziren denak Cesar Benito futbol zelaian. Bertan, partida interesgarria ikusi ahal izan zen, izan ere, puntu berdinketa zuten bigarren (Intxaurdi) eta hirugarren (Amara Berri) postuetan zeuden taldeek jokatzen baitzuten. Amara Berriko neskak Maialen Cortesen eskutik aurretik jarri ziren lehendabiziko zatian baina etxekoek bigarrenean, berdinketa lortu zuten. Gora-beheraz jorraturiko norgehiagoka izan zen, epaileak berriz ere protagonismoa hartu zuelarik. Amaratarrak gogotsu jardun zuten partida irabazteko baina beharrezkoa zuten gola ez zen iritsi. Orain, taldeari azkeneko partida Vasconiaren aurka jokatzea geratzen zaio bere helburua igoera fasea jokatzea bada. Izan ere, datorren asteburuko partida horretako garailea izango baita igoera fasea jokatzeko aukera izango duena.
Animo neskak! garrantzitsuena vasconiari irabaztea da!ezin diegu irabazten utzi!
lunes, octubre 29, 2007
Amara Berri 4-4 Real Union Dunboa Eguzki
Asteburu honetako partidan gure neskek benetan une txarrak bizi zituzten. Dunboa aurretik ezagutzen zuten aurkaria zen eta askotan indarkeriaz jarduten ikusi dituzte. Denen ustetan, Amarakoak izango ziren partidaren jabe baina ezustean, lehendabiziko minutuetan kanpokoek bi gol sartu zituzten. Martutenera hurbildu zirenen artean ez zuen inork emaitz hori ulertzen, izan ere, etxekoek zazpi puntu gehiago baitzituzten. Hala ere, gure neskak igoera fasean sartzeko beren nahia erakutsiz partidari buelta ematea lortu zuten, lehenik kanpokoek beren atean gola sartuz eta ondoren, Maialenek berdinketa lortuz. Baina hor ez ziren golak amaitu, Eneritzek etxekoak aurretik jarri zituen baina zoritxarrez, irundarrek berdinketa lortu zuten. Berriro ere, Eneritzek laugarren gola lortu zuen baina ezustez jorraturiko partida honetan, amaierarako minutu gutxi falta zirela, Dunboak berdinketa lortu zuen, partidari launa emaitzarekin bukaera emanez.
miércoles, octubre 24, 2007
Touring 0-2 Amara Berri
Aurreko asteburuan gure neskek partida interesgarria jokatu zuten. Hasieratik izan ziren baloiaren jaun eta jabe eta nahiz eta lehendabiziko zatian golik egon ez ziren, bigarrenean egoera aldatzea lortu zuten. Maialen Cortesek kornerra jaurti eta Eneritzek burukada baten ondorioz lehen gola lortu zuen. Gerora Taniak, jaurtiketa paregabea egin zuen, izan ere, baloiak zurtoinean jo eta beste zurtoineraino iritsi baitzen barrura sartu gabe. Baina ezustean, baloia Taniaren hanketara itzuli eta zartako baten ondorioz, bigarren gola eskuratu zuen. Aipatzekoa Itsasok eginiko lana eta baita epailearen arrokeria ere.
sábado, octubre 13, 2007
Amara Berri 1-1 Hondarribi
Bart, gure nesken partida ordubete berandu hasteaz gain, ez zen oso partida ona izan. Azkenekoen aurka jokatzeak bestelako presio bat sortarazi zuen eta gure neskak ez ziren presio horrenpean aurrera ateratzeko gai izan. Hasiera batean kanpokoak hasi ziren erritmo hobeagoan baina deborak aurrera zihoan heinean, etxekoak gailendu ziren, nahiz eta lehendabiziko zatian golik ez sartu. Bigarren zatian ere, indartsu hasi ziren etxekoak baina ez ziren onyarbitarren atera iristen eta horren ondorio iritsi zen kanpokoen gola. Gure neskek indarrez eta gogotsu borrokatu zuten eta Eneritzek berdinketa lortu zuen, taldearen eguardi okerrenetariko batean. Dena-den, gure arerio gertuenek ez zituzten puntu asko eskuratu, berdinaketa ugari egon baitziren eta ondorioz, sailkapenak ez du aldaketa handirik jasan.
lunes, octubre 08, 2007
Amara Berri 1-1 Luberri
Aurreko asteburuan, gure neskek betidaniko aurkari den Luberriren aurka jokatu zuten. Oso pareko taldeak izan dira beti, izan ere, nahiz eta Luberrik partida gehiago irabazi dizkion, berdegunean futbol maila berdintsua erakutsi ohi dute. Asteburu honetan ez zen ezberdin izan. Bi taldeak indartsu hasi ziren baina ez zen golik iristen, ez etxekoentzat, ez kanpokoentzat ere. Bigarren zatiaren lehendabiziko minutuetan iritsi zen lehendabizikoa, Taniaren eskutik eta ondoren, kanpokoek berdinketa lortu zuten, talde bakoitzak puntu bana lortuz.
Intxaurdi, Vasconiaren aurka irabazi ostean, gure puntu berdinekin ipintzen da sailkapean, Vasconia gure atzetik jarraitzen duelarik. Hurrengo ostiralean, Hondarribiren aurka jokatzen dugu eta nahiz eta hauek azken postuan egon, ez gara konfidatu behar. Aurten, igoera fasea gurea da!
martes, octubre 02, 2007
Añorga 2-2 Amara Berri
Aurreko asteburuan gure taldeak jokaturiko norgehiagoka ligan topatuko duten talde indartsuenetarikoaren aurka izan zen. Lehendabiziko zatian, amaratarrak gailendu ziren, joko polita eginez eta Taniaren eskutik markagailuan aurretik jarriz. Bitartean, añorgatarrek ez zuten etsi eta beren ospea erakutsiz, partida berdintzea lortu zuten. Gure nesken jokoa, pixkanaka gutxira egiten zihoan, izan ere, etxeko taldeak fisikoki hobeto zegoela esan baitezakegu. Dena-den, Idoiak beste gol bat eskuratu zuen eta berriro ere markagailuan aurretik jarri ziren kanpokoak. Ondoren, añorgatarrek berriro ere berdinketa lortu eta azkenean, talde bakoitzak puntu bana eraman zuen etxera. Beraz, aurreko jardunaldian bezalaxe, bi talde hauek dira sailkapeneko postu gorenetan daudenak, puntuz berdinduta daudelarik.
Zorionak neskak! Jarraitu horrela!
lunes, septiembre 24, 2007
Amara Berri 3-1 Allerru
Bart, Amara Berriko neskek denboraldiko bigarren partira jokatu ondoren, jokoan zeuden hiru puntuak etxean bertan gelditzea lortu zuten. Partida galtzen hasi ziren arren, lezotarrek kornerra jaurti eta baloia atean sartuz hain zuzen ere, berdegunean etxekoak izan ziren jaun eta jabe. Gure neskak buru belarri aritu ziren berdinketa lortu nahian eta hori lortzeaz ez ezik, norgehiagoka irabaztea ere lortu zuten, Eneritzek bi gol sartuz eta Taniak beste bat. Aipatzekoa da ere, Itsaso atezainak buruturiko partida, izan ere, penalti bat gelditu zuen eta horretaz gain, geldiketa bikainak eskaini zizkigun bertakoei
Beraz, bigarren partida hau jokatu ondoren, gure neskak sailkapenaren bigarren postuan gelditzen dira, lehendabizikoekin, Añorgarekin, puntuetara berdinduta daudelarik. Hurrengo partida añorgatarren aurka dute eta hortxe ikusiko da nor izango den sailkapenaren jabe.
lunes, septiembre 17, 2007
Beti Gazte 1-3 Amara Berri
Aurreko asteburuan gure neskek beren denboraldiko lehendabiziko partida jokatu zuten. Aurretik partidarik jokatu ez izanak, gure nesken jakinmina handitzen zuen, izan ere, taldearen egoera fisiko eta mentala zein zen ez baitzekiten. Partida lasai hasi zen, gure neskak baloiaren jabe egin zirelarik, baina aipatzekoa da ere batek edo bestek eginiko hutsak, lehengo urtean egongo baikina bezala. Hala eta guztiz ere, eta merezita, gure neskak hiru punturekin itzuli ziren Lesakatik, denboraldi hasiera bikaina edukiz. Partidako goleatzaileak: Ainhoa, Tania eta Ene.
Nahiz eta talde indartsu xamarra egokitu zaigun, taldeak ez omen daude beren momentu onenean eta hori gure alde erabili behar dugu.
Emaitzak eta sailkapena www.kirolak.net orrialdean ikus ditzakezue, federazioko web orrian baino lehenago.
martes, agosto 28, 2007
Agur Antonio Puerta
Si existe una palabra que pueda definir a Antonio Puerta Pérez ésa era elegancia. Así fue Puerta con la gente y así fue con el balón. Este exquisito jugador que ha fallecido con tan sólo 22 años acababa de firmar un muy buen contrato de renovación con el Sevilla, que era consciente de las muchas novias que el sevillano tenía dentro y fuera de nuestro fútbol. Ese contrato lo logró a base de tenacidad, amor propio y fe en sí mismo. Tanto Mijatovic como Beguiristain preguntaron por él hace poco tiempo. Además, varios equipos ingleses tenían la obsesión de llevárselo con ellos. Arsenal y Manchester City le hicieron propuestas millonarias y el United quería que fuera el sustituto de Giggs. Siempre creyó en su fútbol. Alguien le dijo hace un par de veranos: "Antonio, será mejor que te vayas cedido porque en este Sevilla vas a jugar bastante poco". Como si oyera llover. Siempre confió en sus posibilidades y sobre todo en lo que podía aportarle al Sevilla. Decidió quedarse, aún sabiendo que no iba a tener muchas oportunidades y ese año fue mágico para él. Le cambió la vida y se la cambió al Sevilla. Aquel jueves de FeriaSu fútbol y su polivalencia fueron convenciendo a Juande Ramos, que cada vez le daba más minutos. El jueves de Feria de 2006 la vida del sevillismo cambiaría para siempre. Él tuvo la culpa. Su gol de volea en el minuto 100 (celebrando el Centenario del Sevilla) al Schalke 04 colocaba al Sevilla por primera vez en una final europea. El resto ya lo conocen. Pero desde ese día, Antonio Puerta se convirtió en pieza fundamental del mejor Sevilla de la historia. Calidad como interior, potencia como lateral. Juande Ramos sabía que tenía un auténtico comodín y en casi todos los partidos Puerta jugaba tanto de lateral como de interior. Según convenía al equipo o en el partido, el chaval iba cambiando su posición. Aunque hacía cosas atacando que no están al alcance de muchos (inolvidable aquel eslalón en la final de la Supercopa dejando sentados a cuatro jugadores del Barcelona), él siempre ha mantenido el discurso de que prefería jugar de lateral, sobre todo porque con Adriano sabía que jugando detrás del brasileño podría ser titular en el Sevilla. Caparrós dijo antes de irse: "Será el lateral zurdo de la selección en un par de años. Lo tiene todo". Y muy pocos conocen a Puerta como el utrerano. Debut con la selección. Puerta era un asiduo en la Sub-21, pero su gran oportunidad le llegó contra Suecia. Luis le vistó con la Roja por primera vez. Mucho peso en el vestuario. A pesar de su corta edad, Puerta tenía mucho peso en el vestuario sevillista. De hecho, sus palabras siempre tuvieron mucho calado en la plantilla y sus opiniones son muy respetadas dentro de un vestuario con mucha experiencia. La idea es que fuera uno de los capitanes del equipo esta temporada. A punto de ser padre. Antonio tenía pareja y estaba a punto de ser padre por primera vez. En concreto, dentro de mes y medio su novia sale de cuentas. Tenía un hermano y una hermana y era un chaval que se hacía querer. Cariñoso, atento, educado y siempre sonriente. Un verdadero crack... en todo.
miércoles, agosto 22, 2007
Aitziberren agurra
Atzoko entrenamenduan Aitziberrek ekipoa uzteko duen nahia jakinarazi zigun taldekideoi. Uda osoan zehar asko pentsatu ondoren, nahiz eta gogorra egin zaion, taldea uzteko erabakia hartu du. Egia esan, denoi ezustean harrapatu gintuen baina hala ere, merezi duen agurra egin behar diogu, izan ere, ez baitu bere kamiseta jasotzeko aukerarik izan. Beraz, denbora dugun arren, Aitziberren omenean afaritxo bat edo bazkari bat prestatu beharko genuke. Dena-den, hitz egingo dugu.
Aitziber, mila esker talde honi emandako guztiagatik, benetan eskertzekoa da sei urte hauetan taldearekiko izan duzun jarrera eta badakizu, atzo esan bezala, nahi duzunerako Amara Berriko ateak irekita dituzula. Ondo ibili eta muxu handi bat zure taldearen eskutik!
sábado, agosto 11, 2007
Aste Nagusiko afaria
Aste Nagusia iristear dago eta urtero bezalaxe, gure Amara Berriko futbol taldeko neskek afaria ospatuko dute. Horretarako, eguna eta ordua zehaztu behar dira. Joan zaitezte zuen iritzia artikulu honetan jartzen eta erabakiko dugu zein den data gustukoena.
lunes, julio 16, 2007
Ekipoko Afaria
Datorren ostiralean, hilak 20, ekipoko afaria antolatu dugu Oreretan bertako jaietaz gozatu ahal izateko. Bada denbora taldeak afaritxoa antolatzen ez duela eta hortaz, Magdalenak jai ezagunak direnez, aitzaki gisa erabiliko dugu. Larunbatean bakoitzak bere koadrilakin joateko asmoa izango duenez, ostiralean egingo dugu guk gure afaritxoa. Hortaz, uztailak 20, amarako Super Amaran geratzen gara 20:00etan erosketak egiteko eta ez ahaztu bakoitza bere afariaz arduratuko dela. Joan zaitezte jendea abisatzen lehen bait lehen ziurtatzeko. Milesker eta ostiralerarte!
sábado, julio 07, 2007
San Ferminak 07
Atzo, Uztailak 6, eguerdiko 12:00etan Yolanda Barcina Iruñeko alkateak San Fermin festari hasiera eman dion txupinazoa jaurti zuen. Astebete iraungo duen festa honetan, ezagun den bezala entzierroak korritzen dira eta hauei gaur goizean eman zaie hasiera. Urtero, goizeko 8:00etan ateratzen dira zezenak baina gaurkoan, Iruñean jende mordoa bildu denez, entzierroa bost minutuz atzeratu behar izan da, bertan zeudenen urduritasuna areagotuz. Entzierroak 2 minutu eta 20 segundo iraun du eta honetan, lau zauritu egon dira, horietako bat egoera larrian ospitalera eraman behar izan dutelarik.
Ea astea ondo doakien korrikalariei eta gurutze gorrikoek ez duten lan handirik egin behar.
San Ferminera gatoz
Patroia omen zara
Eta zure izenean
Entzierroa korritzea
Viva San Fermin!!!
Gora San Fermin!!!
xxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx....PUN!!! (festak hasi dira)
Ea astea ondo doakien korrikalariei eta gurutze gorrikoek ez duten lan handirik egin behar.
San Ferminera gatoz
Patroia omen zara
Eta zure izenean
Entzierroa korritzea
Viva San Fermin!!!
Gora San Fermin!!!
xxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx....PUN!!! (festak hasi dira)
lunes, junio 11, 2007
Kopako Finala
Atzo arratsaldean gure neskek kopako finala jokatzen zuten Ostadaren aurka Berion. Partida oso interesgarria izan zen eta une oro, bi taldeen irabazteko nahia narbamentzen zen berdegunean. Dena-den, amaratarrek ez zuten garaipena lortu, nahiz eta bitan margailuan aurretik ipini ziren. Izan ere, partida bukatzeko minutu gutxi falta zirenean, lasartearrek bigarren gola sartu eta berdinketa eskuratu zuten. Ondorioz, zuzen-zuzenean penlatien jaurtiketara ekin zen eta emborrezko bost penaltiak ez ezik, beste hiru penaltien jaurtiketa ere egin behar izan zen kopako gailearen izena ezagutu ahal izateko. Amaratarrek zortzigarren jaurtiketan kale egin eta hauei kopak ihes egin zien.
Lorturiko bigarren postu hau, lehenengoa izan balitz bezala eskuratu eta ospatu zuten Amara Berriko neskek, izan ere haiek egindako kamisetekin irten baitziren gauean alde zahar guztiak beren lorpena ezagutu zezan: Aupa Amara Berri!!! Gu gara txapeldunak!!
Datorren denboraldian zerbait lortuko dugulakoan nago. Ekipo, piña bat izaten jarraitu behar dugu, hau baita bidea!! ZORIONAK DENEI
Azkenik, eskerrak eman bertara hurbildu zirenei, bai zaleei, bai gurasoei eta bai batukadako kideei ere. Eskertzekoa da benetan talde honetan izan dugun laguntza eta animazioa, pankartena ere serioski hunkitu gintuen. Milesker denei eta hurrengo urtera arte!
lunes, junio 04, 2007
Amara Berri 2-1 Anaitasuna
Bart, gure neskek kopako semifinala jokatu zuten. Ez zen partida erraza izan, azkoitiarrek gogotsu ekin baitzioten eta markagailuan aurretik jartzea lortu zuten. Gure neskek ez zuten ezer galdutzat eman, izan ere, lehenengo zatia zen eta jokaldi bikain baten ondorioz, Idok, etxeko taldearentzat berdinketa lortu zuen. Gerora, Maialen Cortesek, kanpotarren defentsaren hutsaz baliatuz, amaratarrak aurretik jartzea lortu zuen. Bigarren zatian, ez zen golik izan eta gure neskak larri samar ibili ziren markagailua mantentzeko, azkoitiarrak 10 jokalariekin bukatu baldin bazuten ere. Dena-den, partida irabaztea lortu zuten eta hurrengo asteburuan Ostadarren aurka jokatu beharko dute Kopako finala.
Denoi gonbidatzen zaituztet bertara joatea, oraindik ez dakigu ez lekua ezta ordua ere baina jakinaraziko dizuegu lehen bait lehen. Etor zaitezte nesken lehendabiziko sariaren lorpena ikustera!!
miércoles, mayo 23, 2007
Groseko 0-4 Amara Berri
Aurreko asteburuan kopa txapelketako azken partida jokatu zuten gure neskek. Lehenengo postua beren esku zutela ikusita eta gainera, azkenengoen aurka jokatzen zutela aintzat hartuz, partida lasaia izan zela esan genezake. Ez zen bestelako ezusterik gertatu eta amaratarrek beren aurkaria zelaian zapaldu zuten. Golak, Maialen Cortes (2), Itziar eta Ainhoaren eskutik iritsi ziren.
Gure nesken taldea lehenengo postuan geratu da sailkapenean eta orain, semifinala 3. multzoko zein talderen aurka jokatu behar duenaren zai.
Animo neskak, kopa gurea diagu!
lunes, mayo 14, 2007
Amara Berri 3-2 Touring
Asteburu honetan Amara Berriko neskek hiru puntuak lortzea ezinbestekoa zen lehenengo postuan jarraitu nahi baldin bazuten eta halaxe izan zen. Nahiz eta bitan galtzen egon ziren, taldearen jarrerak partidua irabazteko nahia islatzen zuen eta ez zuten inolaz ere partida galdutzat eman nahi. Partidan lortutako bost golak izugarriak izan ziren, bai etxekoenak eta bai kanpokoenak ere. Amararen aldetik, Maialen Cortesek, Ainhoak eta Idok taldeko golak sartu zituzten.
Orain, azkenengoen aurka jokatzea besterik ez zaigu falta, Grosekoren aurka hain zuzen ere eta irabazi behar da, izan ere, bigarrenak puntu bakar batetara baitaude eta hurrengo asteburuan Touring-Dunboa jokatzen baitute.
lunes, mayo 07, 2007
Amara Berri 2-0 Hondarribia
Azkenean iritsi da amaratarrek emaitza bati aurre egin dioten eguna. Lehenengo minututik irabazten hasi ziren etxekoak, Maialen Cortesen eskutik eta atsedenaldia iritsi aurretik Taniak bere taldearentzat bigarren gola eskuratu zuen. Gure nesken taldearen jarreraren beldur ginen gehienok, aurrera egin behar zuren ala beti bezala burua jeitsiko ote zuten. Ezustean, etxekoek aurrera egin zuten eta nahiz eta bigarren zatian golik ez lortu, jokalari guztien eta entrenatzaileen jarrera ikusita, partida irabazteko nahia ikusten zen. Beraz, beste hiru puntu hauek lorturik lehenengo postuan jarraitzen dute gure neskek, bi partida besterik geratzen direlarik.
Hona hemen asteburu honetako emaitz eta sailkapenak. Benetan harrigarria Grosekok lorturiko emaitza.
AURRERA NESKAK!


lunes, abril 23, 2007
Real Union Dunboa-Eguzki 2-2 Amara Berri
Atzoko partida oso garrantzitsua zen amaratarrentzat, lehendabiziko postuan zeudelarik, bigarrengoen aurka jokatzen baitzuten. Ez zen patida erraza, Dunboa izan baita kopa txapelketa honetan gure neskei 3 puntuak kendu ahal izan dizkion talde bakarra. Zorionez, atzokoan ez zen hori gertatu, talde bakoitzak puntu bana eskuratu baitzuen. Dena-den, markagailuan 0-2 (Idoia eta Maialen Cortes) islatzea lortu eta gero eta nahiz eta oraindik kopa irabazteko burrukan egon, taldeak ez zuen berdinketa ondo hartu. Hasierako minutuetan, amaratarrak izan ziren berdegunearen jaun eta jabe baina berriro ere, lasaitu eta partida pikutara bidali zuten.
Oraindik lehendabiziko postua dugu eta hurrengo partida bigarrenen aurka jokatu behar dugun arren, Hondarribiren aurka, badakigu hauei ezin diegula ezer oparitu eta joaneko partidan bezalaxe...A GOLEARLAS!!
P.D.: Apirilaren 18an blog honek urtebete egin zuen! Beraz, ZORIONAK denei!
martes, abril 17, 2007
Cognac-era bidaia 2007
Aste Santu honetan, urteroko usadioari jarraituz, Amara Berri Kirol Elkarteko nesken taldea Cognacen egon da bertako futbol txapelketan parte hartzeko asmoz.
Bidaiaren lehenengo ordutik nabaritu zen taldearen giroa ezin hobea zela eta guzti honek hiru egunetako txangoan isla izan du.
Lehenengo eguna autobusean eta Futuroskopen pasa genuen, asko nekatu ginen baina merezi izan zuen nahiz eta baten batek txistua botaz “ongietorria” egin . Bigarren egunean futbol norgehiagokak hasi ziren eta hasieratik ikusten zen beste urte batzuetako mailarekin alderatuz aurtengoa hobea zela. Orohar taldeak lan txukuna burutu zuen eta aipagarria da kanpotik etorritako Maddi, Bea, Oihana, Irati eta Itziarrek eskainitako maila. Azkenean taldea bosgarren geratu zen eta gustura geratu ginen lortutakoarekin.
Ez nuke aipatu gabe utzi nahi gurasoek txango honetan duten garrantzia. Egia da, futbol talde bat jokalariek eta entrenatzaileek osatzen dutela baina inguru on batek asko errazten du guztia. Antolatutako bote txapelketan Miguel Angelek lortu zuen garaipena eta berak irabazi zuen Hawairako bidaia.
Mila esker eta aupa txuriak!
P.D:Ea ereindako guztiak, fruitu onak ematen dituen! Zorte on Kopan!
Lehenengo eguna autobusean eta Futuroskopen pasa genuen, asko nekatu ginen baina merezi izan zuen nahiz eta baten batek txistua botaz “ongietorria” egin . Bigarren egunean futbol norgehiagokak hasi ziren eta hasieratik ikusten zen beste urte batzuetako mailarekin alderatuz aurtengoa hobea zela. Orohar taldeak lan txukuna burutu zuen eta aipagarria da kanpotik etorritako Maddi, Bea, Oihana, Irati eta Itziarrek eskainitako maila. Azkenean taldea bosgarren geratu zen eta gustura geratu ginen lortutakoarekin.
Ez nuke aipatu gabe utzi nahi gurasoek txango honetan duten garrantzia. Egia da, futbol talde bat jokalariek eta entrenatzaileek osatzen dutela baina inguru on batek asko errazten du guztia. Antolatutako bote txapelketan Miguel Angelek lortu zuen garaipena eta berak irabazi zuen Hawairako bidaia.
Mila esker eta aupa txuriak!
P.D:Ea ereindako guztiak, fruitu onak ematen dituen! Zorte on Kopan!
Eskerrak eman Unairi, albisteagatik
lunes, abril 02, 2007
Amara Berri 3-1 Beti Ona
Atzo Martuteneko futbol zelaian jokaturiko norgehiagoka modu kaxkarrean hasi zen, nesken taldeak ez baitzuen epailerik eta ez zuten federatuta dauden epaileen artean, partida epaitzeko prest zegoen inor aurkitzen. Dena-den, azkenean epailea lortu eta nahiz eta 45 minutuko atzerapenarekin hasi, partida jokatu zen. Amaratarrak izan ziren markagailuan aurretik jarri zirenak, Idoren gol paregabe baten ondorioz. Ondoren, Taniak bertakoen bigarren gola eskuratu zuen, angelurik gabe baloiari zartako bat emanez. Atsedenaldian markagailuak 2-0 islatu arren, gure nesken taldeak transmititzen zuen sentsazioa oso bestelakoa zen, izan ere, gogo gabe jokatzen ari zirela baitzirudien. Bigarren zatia ez zen oso ezberdina izan, gainera, oreretarrek gola eskuratu zuten eta Amara urduri jarri zen. Hala ere, Maialen Fernandez-en burukada bati esker, hirugarren gola lortu zuten eta partida irabazitzat eman zen.
Emaitza honen ondorioz, Amara Berriko nesken taldeak lehenengo postua eskuratu du sailkapenean eta ez dabil postu hori galtzeko asmoarekin. Ondo pasa oporrak, merezi baitituzue!
lunes, marzo 26, 2007
Amara Berri 4-0 Groseko
Jadanik gure neskek kopako lehenengo buelta burutu dute eta merezita, bigarren postua lortu lehendabizikoengandik puntu bakar batetara soilik daudelarik. Atzoko partida espero zenaren baina kaxkarragoa izan zen, azkenengoen aurkako partida lasaitasunez irabaziko zutelakoan baitzeuden gure neskak baina, joko kaxkarraren ondorioz, atsedenaldirako taldeetako inork ez zuen golik lortu. Bigarren zatian, hainbat aldaketen ondorioz, taldea esnatzen hasi zen eta berriro ere partida irabazteko nahia berreskuratu zuten amaratarrek. Ez zuten inolaz ere egundoko partida burutu baina Ido, Izaskun, Maialen Cortes eta Ainhoak lortutako golek beste itxura bat eman zioten taldeari. Beste aldetik, aipatzekoa da ARANTXAk atezain gisa buruturiko lana, egundoko geldiketak egin baitzituen eta nire ustez, partidako klabea izan zen. Zorionak Arantxa!
lunes, marzo 19, 2007
Touring 2-4 Amara Berri
Bart Amara Berri taldeko neskek burututako partida paregabea izan zen. Sailkapenean hainbat talde dabiltza puntu berberekin eta atzo amaratarrek sailkapenaren goikaldean jartzeko aukera izan zuten. Partida hasieratik izan ziren jaun eta jabe eta honela atsedenaldian markagailuak 0-3 adierazten zuen, Ainhoa (2) eta Taniaren golei esker. Gure neskek partida beren esku zuten, izan ere, bertakoak ez baiziren indarrez ari. Hala ere, bigarren zatiaren hasiera oso bestelakoa izan zen, Touring-ek aukera asko sortu zituen eta bi gol eskuratu zituzten. Amaratarrak okerrenean ipini ziren, aurten puntu asko galdu baitituzte azkenengo minutuetan baina Idoiak beste gol bat sartu zuen eta horrek, gure neskei nolabaiteko indarra eman zion. Beraz, nahiz eta azkenengo momentuetan urduri xamar jarri, Amara Berriko neskek partida irabaztea lortu zuten eta sailkapeneko 2. postua lortu. Zorionak!
Aipatu beharrean nago, Maik eta Estik atezain gisa burututako lana, izan ere, jada bi partidu baitira bertan dabiltzatela.
miércoles, marzo 14, 2007
Hondarribia 1-5 Amara Berri
Aurreko asteburuan amarakoek jokatutako partida paregabea izan zen. Hasieran, zelaian galdu xamar ibili ziren arren, bigarren zatian partida irabazteko zuten nahia islatu zuten, baloi guztiak borrokatuz eta inolaz ere partida galdutzat emanez. Dena-den, partida oso parekatua izan zen hasieran, eta bana zihoazenean, partida galtzearen beldur zeuden gure neskak. Baina azken aldi honetan ohikoa ez denez, aurrera atera ahal izan zuten eta markagailu zoragarri hau lortu zuten. Esan beharra dago, bertakoek gola eskuz sartu zutela eta Amara Berriko goleatzaileak aldiz, Eneritz (3), Ido eta azkenik, Tania izan zirela.
Zoriontzea besterik ez zait geratzen, izan ere, orain dela bi urte talde berberak kopatik at utzi baikintuen eta oraingoan, guk lurretik utzi baititugu. Animo neskak, kopa gurea izango da!
lunes, febrero 26, 2007
Amara Berri 2-3 Dunboa-Eguzki
Asteburu honetan amaratarrek kopako bigarren partida jokatu zuten. Amara Berriko neskak talde indartsu baten aurka aritu ziren, lehenengo minutuetatik egurra eman baitzuten irundarrek. Amarakoak partidaren jabe izan arren, ez zen partida erraza izan, ate aurrean ez baitzuten zorte ona eduki, nahiz eta Maialen Cortesek gola eskuratu, bestea beren atean sartu baitzuten irundarrek. Bertakoak izan ziren hiru puntuak merezi zituen taldeak baina argi eta garbi ikus daiteke gure neskei zorteak ez diola batere laguntzen. Beste aldetik, epaileek beren lana beti bezain txarto egiten dutela azpimarratu nahiko nuke. Oraindik hasi besterik ez gara egin eta partida asko ditugu jokatzeke. Animo!
lunes, febrero 19, 2007
Beti Ona 2-2 Amara Berri
Jadanik 2007ko kopa martxan jarri da. Gainontzeko taldeek urreko asteburuan partidak jokatzen hasi arren, amarako taldeak asteburu honetan jokatu du lehenengoz, izan ere, aurreko asteburuan, Oreretako futbol zelaian ez baitzen epailerik agertu. Honen ondorioz, federazioak ihauterietako asteburu honetan partida jokatzeko erabakia hartu zuen. Halaxe izan zen, eta nahiz eta amaratarrak Eneritzen eskutik bitan markagailuan aurretik jarri ziren, etxekoek berdinketa lortu zuten.
Nesken taldeak 3 puntuak lortu ez izan arren, kopa irabazteko itxaropena dagoela argi dago eta horretarako gogor ekin behar diotela ere! Aupa neskak!
martes, enero 30, 2007
Usurbil 1-5 Amara Berri
Igandean Amara Berriko neskek beren ligako azkeneko partida jokatu zuten, usurbilgo futbol zelai berrian. Partidan zehar amarakoak izan ziren une oro baloiaren jabe eta horren islada emaitzan ikus daiteke. Amara Berrikoak hasi ziren irabazten golak Eneritzek, Izaskunek, Maialen Fernandezek, Maialen Cortesek eta Aitziberrek eskuratu zituztelarik. Bestalde, usurbildarrek ere gola eskuratu zuten, epaileak asmaturiko falta jaurtiketa baten ondorioz. Beraz, amarako taldea indartsu hasi nahi du kopa jokatzen eta nahiz eta ligan postu ez oso ona eskuratu eta igoera fasera joateko aukerarik ez izan, kopa jokatzeko prest dago. Bart egindako taldeen zozketan, honako hau da amaratarren taldea:
Hondarribi
Touring
Groseko
Beti Ona
Dunboa
Amara Berri
Zorte on neskak!
lunes, enero 22, 2007
Amara Berri 1-2 Intxaurdi
Igande honetan Amara Berrik ligako azken aurreko partida jokatu zuen. Ez zen partida erraza izan, izan ere, lehenengo postuetan dagoen talde baten aurka jokatu behar baitzuten. Hala ere, indartsu eutsi zion partidari amarako taldeak baina kanpokoek gola eskuratu zuten. Etxekoek ez zuten itxaropena galdu eta gogoz ekin zioten gola sartzeari. Ondorioz, Maialenek kornerra atera eta Eneritzen burukada baten bidez baloia sarera sartu zen. Partida jada bukatuta zegoen, 3 minutu besterik ez ziren geratzen baina ohikoa bihurtzen ari den bezala, Amarak partidua azkenengo minututan galdu zuen. Hala ere, aipatzekoa da epaileak egindako lana, izan ere, Itsasori aurrelari batek falta egin ondoren eta epaileak hau epaitu ondoren, gola kanpokoei eman baitzien. Beraz, nahiz eta guk gure denboraldi onena egiten ari ez garen, epaileek ezer gutxi laguntzen digute. ANIMO!
lunes, enero 08, 2007
Vasconia 1-0 Amara Berri
Dagoeneko 2007 urtean gaude eta nahiz eta asteburuko partidako emaitzak taldearen garaipena ez isladatu, bestelako garaipena lortu du Amarako taldeak, konfidantza hartzearena. Partida kaxkar xamar hasi zen Amarakoentzat, izan ere, lehenengo zatian ez baitzuten bestelakorik egin eta aurkariak etengabe ailegatzen baitziren atera. Bigarren zatian, Amarak urduritasuna alde batera utzi zuen eta epaileak aldeko gol bat deuseztatu ondoren, indarrez aritu zir
en garaipenaren bila, baina ez zen iritsi. Vasconiak, jokaldi nahastu baten ondorioz gola eskuratzea lortu zuen, Estik baloia hankaz joaz eta nahigabe sarera sartuz. Hala ere esan bezala, taldearen jarrera zeharo aldatuta ikusi zen atzo Martuteneko futbol zelaian eta hori mantentzen jarraitu behar da, nahiz eta irabazi ez izan, ondoren, bai entrenatzaile eta bai jokalariek taldea, berriro ere talde izan zela ikusi baitzuten.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)