martes, diciembre 19, 2006

Amara Berri 1-1 Urnieta

Aurreko asteburuan Amarako taldeak burututako partida penagarria izan zen. Igoera fasera joateko aukerak oso murritzak izan arren, hortxe zeuden baina norgehiagokan berdindu ondoren, aukera hori alde batera uztea besterik ez zaie geratzen. Partidan zehar irabaztean joan ziren, Eneren eskutik baina azkenengo momentuan Urnietak berdinketa lortu zuen. Badirudi Amara Berriko nesken taldeak ez dakiela maila berdintsuko taldeen aurka jokatzen, are gutxiago irabazten hasten badira. Orain, koparengatik borrokatzea besterik ez dute, ea espabilatzen hasten diren, denboraldi hau ez baita beraiena ari izaten.

jueves, diciembre 07, 2006

Hernani 4-2 Amara Berri

Atzo, Amara Berrik Zubipeko futbol zelaian buruturiko partida penagarria izan zen. Hasieran, Amarako jokalariak indartsu irten ziren zelaira eta Ainhoaren izugarrizko pase baten ondorioz Maialen Cortesek gola sartu ondoren, zeharo lasaitu zen taldea. Hortik aurrera ez zuen ezer asko egin. Izaskunek bigarren gola sartu zuen, ia zelai erditik baloiari ostikada bat emanez. Hala ere, Amara ez zen markagailuko emaitza babesteko gai izan eta atsedenaldiaren aurretik, bertakoek gola eskuratu zuten. Bigarren zatian oraindik okerrago jardun zuen Amarako taldeak eta horren ondorio izan ziren Hernaniko taldearen beste hiru golak. Beraz, ahaztekoa atzo bizitako eguna. Talde honi ongi pasatzea besterik ez zaio geratzen, igoera fasean jokatzeko aukera zeharo baztertuta baitago.

domingo, diciembre 03, 2006

Amara Berri 6-0 Euskalduna

Gaur goizean Amara Berrik garaipena lortu du Martuteneko futbol zelaian. Partida nahiko aspergarria izan da, izan ere, Andoaingo taldea ez baita onenetarikoa eta Amara ez baita gogotsu jardun. Hala ere, lehendabiziko zatian Olatzek (penaltiz) eta Maialenek (bi gol falta jaurtiketaz), Amarako taldea markagailuan aurreratzea lortu dute. Bigarren zatian Amara Berri zertxobait lasaitu da baina hala ere, beste hiru gol sartzea lortu du, Eneritzek bere aldetik bi eta Olatzek beste bat.
Kontutan izan behar dugu, Hernanik eta Vasconiak galdu egin dutela eta oraindik badugula aukera igoera fasean egoteko, nahiz eta partida gogor asko jokatzeke dauzkagun. ZORIONAK NESKAK!

Eskerrak eman David-i argazkiagatik. Zuen kluba bere fruituak ematen hasi da!