lunes, noviembre 27, 2006

Groseko 1-7 Amara Berri

Bart, Amara Berrik garaipena lortu zuen Matigoxotegiko futbol zelaian. Aurkaria ez zen onenetarikoa izan, izan ere, sailkapenaren azkenengo postuan baitaude. Hala ere, Amara ez zen lasaitu eta jokatu zuen partidaren maila isladatzen da markagailuan. Lehendabiziko minututik irabazten hasi zen talde txuriurdina eta epaileak atsedenaldia epaitzerakoan, Amarak hiru gol sartuak zituen. Bigarren zatian aldiz, erritmoa jeitsi eta honen ondorio izan zen bertakoen gola, falta geldiezin baten ondorio hain zuzen ere. Aipatzekoa da ere aukera asko galdu zituela Amarak ate aurrean. Hala ere, talde honek liga honetan indarrez jarraitu nahi duela erakutsi zuen, pilak jarrita beste lau gol sartu baitzituen. Hona hemen goleatzaileak: Eneritz, Ainhoa (2), Maialen Cortes (2) eta Idoia (2).
Partida honen ondorioz 5garren postuan geratzen gara sailkapenean, igoera fasetik postu bakarrera. ZORIONAK EKIPO!

martes, noviembre 21, 2006

Ostadar 0-4 Amara Berri

Amara Berrik partidu bikaina burutu zuen aurreko asteburuan. Amarako taldeak ez zuen talde erraz baten aurka jokatu, izan ere, sailkapenean gure aurretik baitoaz. Hala ere, Amarak igoera fasera ailegatzeko duen gogoa isladatuz, egundoko partida burutu zuen eta nahiz eta lehenengo zatian gol bakarra sartu, bigarren zatian gehiago animatu eta beste hiru gol sartu ahal izan zituzten.
Aipatzekoa da ere Maialen Fernandez-en itzulia gure taldera, aspaldidanik ez baitzuen partidarik jokatzen. Hala ere, azkar moldatu zen eta partida motza baina zuzena burutu zuen. Ondo Mai!

domingo, noviembre 12, 2006

Amara Berri 3-3 Añorga

Gaurkoan, Amarak egundoko norgehiagoka burutu du Martuteneko futbol zelaian. Ez zen partida erraza gaurkoa lehenengoen aurka jokatu behar baitzuten baina maila berean jartzeko gai izan da talde txuri-urdina. Partidan zehar markagailua oso berdinduta egon da eta Amara 3-2 emaitza lortu du, Aida eta Eneritzen (2) eskuz. Hala ere, azkenengo minutuan Añorgak falta jaurtiketa eta erremate baten ondorioz, hiruna lortu du.
Amarako taldea zapore txarrakin joan da etxera baina burua goruntz begira, partida benetan ikusgarria burutu baitu. Segi horrela!

lunes, noviembre 06, 2006

Amara Berri 6-1 Usurbil

Janadik gure denboraldiko joana bukatu da eta gure gora-beherak alde batera utziz, seigarren postuan bukatzea lortu dugu. Ez dugu oso denboraldi hasiera ona eduki baina oraindik ibilbidearen beste erdia geratzen zaigu eta honek, gure itxura hobetzeko aukera emango digu. Bart, Usurbilen aurka partida egokia burutu zuen Amarak eta irabaztea lortu zuen Maialenek (3), Arantxak, Taniak eta Olatzek golak sartu ondoren.
Hurrengo partida lehendabizikoen aurka jokatu beharrean gaude, Añorga hain zuzen ere, baina aurrekoan berdinketa lortu izan arren, oraingoan irabaztea ere badugu. Zorte on!