lunes, octubre 30, 2006

Intxaurdi 3-1 Amara Berri

Bart, Amarak, txapelketa honetan aurki dezakeen talde onenetariko baten aurka jokatu zuen. Nahiz eta partida galdu, Amara bere indarra erakutsi zuen ia une oro, partidan zehar berdinketa lortu zuelarik. Maialenek egundoko gola sartu zuen eta horrek Amarari arima igoarazi zion partida irabazteko aukera baitzuen. Zoritxarrez, ez zen nahikoa izan, Intxaurdik beste bi gol sartu baitzituen eta Amarak ezin izan baitzion partidari buelta eman. Hala ere, taldea zoriondu beharrean nago, horrela jarraituz gero segituan aurkituko baikara sailkapenaren goikaldean.
Aipatzekoa da ere Errealak berriro galdu duela, baina oraingoan Lotinaren eskuetan itxura hobea ikusi ahal izan dugula. Segi horrela Loti!

viernes, octubre 27, 2006

Amara Berri 0-3 Vasconia

Aurreko asteburuan Martuteneko futbol zelaian derbia ikusteko aukera izan genuen. Bertan, Amara Berri eta Vasconia taldeak elkarren aurka jokatu behar zuten eta nahiz eta Amarak lehendabiziko zatian hobeto jokatu, ez zen gai izan 0-1-eko markagailuari buelta emateko (Izaskunek bere atean gola sartzean). Bigarren zatian, Amara kaxkarrago ibili zen eta horren ondorioz, Vasconiak beste bi gol sartzea lortu zuen, bata penalti baten ondorioz eta bestea, jokaldi baten ondorioz.
Nahiz eta Vasconiari oraingoan ez irabazi, etorrian kriston partida jokatuko dugu, neskak! Animo, Igandean Intxaurdiren aurka partida baitugu eta talde onenetarikoa baita. Baina gu irabazteko prest gaude.

lunes, octubre 16, 2006

Urnieta 0-0 Amara Berri

Larunbat honetan Amara Berrik partida kaxkarra jokatu zuen. Nahiz eta talde ez oso indartsu baten aurka jokatu, Amara ez zen gai izan partidari buelta emateko eta 3 puntuekin Donostira itzultzeko. Hainbat faktore ezberdin eragina izan zuten baina hala ere, Amarak ez zuen ondo jokatu eta espero dugu hurrengo partida Vasconiaren aurka irabaztea. Animo neskak!!
Aipatzekoa da ere Maialenen itzulia taldera nahiz eta atezain modura egin eta Itsasoren partida aurrelari moduan. Ondo neskak!

lunes, octubre 09, 2006

Amara Berri 1-1 Hernani

Atzoko partiduan, Amara Berrik berdinketaren puntua lortu zuen. Nahiz eta Taniak lehenbabiziko zatian egundoko jokaldia egin ondoren gola sartu, ez zen nahikoa izan partida irabazteko. Izan ere, bigarren zatian, Hernaniko jokalari batek falta jaurti eta Garazik buruarekin baloia piskat ukitu ondoren, sarera sartu baitzen. Emaitzak partiduan egondako jokoa ondo islatzen du, hainbat unetan talde bakoitza izan baitzen baloiaren jabe.
Partida honen ondorioz, Amara Berri bosgarren postuan geratzen da sailkapenean, Intxaurdi, Ostadar, Añorga eta Vasconiaren atzetik. Hurrengo partida Urnietan irabazi behar dugu!

domingo, octubre 01, 2006

Euskalduna 0-5 Amara Berri

Atzo, ohikoa bihurtzen ari den bezala, Amara Berrik partida irabazi zuen. Partida nahiko motela izan zen, izan ere, zelaiaren inguruan atletismo pistak baitzeuden eta horrek denbora galtzea zekarren. Horren ondorioz, atsedenaldian markagailuak hutsna adierazten zuen baina Amara indartsuago izan zen eta horren islada bigarren zatian ikusi ahal izan zen. Horrela, Maialenek bi gol, Aidak, Idoiak eta Onditzek bakoitzak bat sartu zuten eta honela, beren taldeari partida irabazten lagundu zieten. Beraz, taldea zoriontzea besterik ez zait geratzen eta horrela jarraitzeari animatu!
Partida ondoren, entrenatzaileen eskuz, nesken taldeak eta Amara Berriko kide diren hainbatek Ikasbide Kultur Elkartean afaria ospatu zuten. Afari atsegina atzokoa, mila esker denei.