Aspaldian nesken taldeak behar zuen erantzuna lortu du. Aurreko astebururarte eginiko denboraldia kaxkarra izan arren, oraingoan Amarak bere aurkariari irabazteko gai izan da. Partida hasieratik Amara izan zen baloiaren jabe eta nahiz eta Grosekok hainbat aukera izan, ez zuten golik sartu. Amarak aldiz, lehenengo zatian 2 gol sartzea lortu zuen, Aidaren eskutik. Bigarren zatian gogotsu irten ziren Amara Berriko neskak eta horren ondorioz, beste 4 gol sartzea lortu zuten: Maialen bere ordurarteko taldea zenari, Cris penaltiz eta azkenik Eneritzek beste bi.
Taldea martxan jartzea kostatu den arren, oraingoan Amara gai izan da nor den erakusteko eta modu berean jarraitzea espero dugu, denboraldia hasi besterik ez baita egin!