miércoles, junio 28, 2006

Espainia mundialetik kanpo

Espainia inoiz baino hobeto jokatu duen mundial honetatik kanpo geratu da. Hasierako taldeko hiru ekipoen aurka partiduak irabazi arren, atzo, ez zen Frantziako selekzioa irabazteko gai izan. Espainia bere jolakari onenen esku zegoen atzoko norgehiagoka jokatzeko eta nahiz eta hasiera batean penaltiz Villa-k gola sartu, azkenengo minututan Frantziak berdinketa lortu zuen. Baina hor ez zen Espainiako selekzioaren amets-gaiztoa bukatu, azkeneko 5 minututan, Frantziak beste bi gol sartu baitzituen Espainia txapelketatik at geratzen delarik.
Kazetariek azkarregi hitz egin zuten Espainia ondo zihoanean, txapelketa irabaziko zuelaren itxaropena baitzuten gehienek. Baina ez da horrela suertatu eta ondorioz, Espainiak beste lau urte itxaron beharko ditu mundial bat jokatzeko.
Nahi izanez gero, selekzioen inguruko apostua egin dezakegu geratzen diren taldeen artean irabazlea nor izango den esanez. Apostua egin nahi ez baduzue, bakoitzaren hitza jarri dezakegu jokoan. Zorte on denei!

jueves, junio 22, 2006

San Juanak 06


Ostiral honetan hasiko dira jai ospetsuenetarikoak, hain zuzen ere, Hernaniko San Juanak. Toki guztietako jendea hurbiltzen da eta urtero bezala jendez gainezka dago. Batzuek ezin izango dituzte gozatu azterketak direla eta, baina bertan gehienak egotea espero dugu. Ostiraletik asteartera arte irauten dute festak eta San juan bezpera eta asteburu osoan zehar ekitalde mordoa egoten da, San juan sua, txoznak, diskojaia, txarangak, su artifizialak, kalejirak.. eta goizean goiz, gau pasa egin ondoren.. sokamuturra eta azeri dantza izango ditugu.
Anima zaitezte, jende berria ezagutzeko aukera polita izaten da. Baina neskentzako batez ere gomendio bat.. kontuz ibili zaitezte poltsarekin, lapurketak izaten dira eta.
GORA HERNANIKO SAN JUANAK!!

domingo, junio 11, 2006

Klub-eko afaria 06

Ostiralean, hilak 9, urtero bezala, Amara Berriko zuzendaritzakoek, jubenilek, erregionalek eta emakumezkoek klub-eko afaria ospatu zuten eta ohikoa den bezalaxe, primerakoa izan zen. Eceiza-n afaldu ondoren, taldeetatik doazenei kamiseta bat ematen diete, oroitzapen gisa eta talde bakoitzean urte horretan taldean bertan bozkatuz gero, taldekide onena izendatzen dutenari kopa bat ematen zaio sari gisa. Behin baino gehiagotan aipatu dugun bezalaxe, gure taldea utzi behar duen bakarra Ane Montes da (faltan botako zaitugula esatea soberan dago, badakizu eta). Beste aldetik, Tania Mitxelena izan zen kiderik onena eta horrenbestez, bere logelan beste kopa bat jartzeko aukera izan du (Zorionak). Honetaz gain, entrenatzaileek ere neskek denboraldian zehar egindako lanagatik zoriondu nahi izan zituzten eta hurrengo denboraldi hasieran afari batetara gonbidatu zituzten. Entrenatzaileek ere, beren aldetik, taldea ezin baino hobeto bideratzeagatik, saria jaso zuten nesken eskutik. Iñaki Fernandez, Mikel Berro eta entrenatzaileei afari batetara gonbidatu zituzten "Kaskazuri" tabernan nahi dutenean joateko eta honetaz gain, entrenatzaile bakoitzak poster bat jaso zuen, taldekide guztiak muxu ematen azaltzen zirelarik.
Beste aldetik, Estiren urtebetetzea izan zen hilaren 10ean eta afarian postrea banatu zutenean, ustekabean sorpresa bat eraman zuen. ZORIONAK ESTI!
Besterik gabe, hurrengo urtea berdina edo hobea izango delakoan, hau izan da 05-06 denboraldiko azken artikulua baina, lasai asko egon zaitezkete, beste hainbat arlotaz hitz egiteko prest baikaude.
ZORIONAK AMARA BERRI!

domingo, junio 04, 2006

Igoera Faseko Finala

Atzo, hilak 3, Zumaian arratsaldeko 17.30etan Lagun Onak eta Intxaurdik Igoera faseko finala jokatu zuten. Nahiz eta eguraldiak asko ez lagundu, egun oso eguzkitsua egin baitzuen, bi taldeetako jokalariek bestelako partida jokatu zuten, beren futbol maila erakutsiz.
Lehenengo zatiaren 20. minutuan Intxaurdik gola sartu zuen eta 25. minutuan berriz, Lagun Onak. Beraz, lehenengo zatian bana egin zuten eta nahiz eta bigarren zatian bi taldeek jokaldi ikusgarriak burutu zituzten, ez zen golik ailegatu. Txapelduna nor izango zen jakiteko bost penalti bota behar izan zituen ekipo bakoitzak. Intxaurdik bi penalti huts egin zituen eta Laugn Onak berriz, bakarra huts egin zuen txapelketako garaile bilakatuz.
Beraz, datorren urtean Intxaurdiren aurka jokatzeko eta irabazteko beste aukera bat izango dugu. ZORIONAK LAGUN ONAK!