martes, diciembre 19, 2006

Amara Berri 1-1 Urnieta

Aurreko asteburuan Amarako taldeak burututako partida penagarria izan zen. Igoera fasera joateko aukerak oso murritzak izan arren, hortxe zeuden baina norgehiagokan berdindu ondoren, aukera hori alde batera uztea besterik ez zaie geratzen. Partidan zehar irabaztean joan ziren, Eneren eskutik baina azkenengo momentuan Urnietak berdinketa lortu zuen. Badirudi Amara Berriko nesken taldeak ez dakiela maila berdintsuko taldeen aurka jokatzen, are gutxiago irabazten hasten badira. Orain, koparengatik borrokatzea besterik ez dute, ea espabilatzen hasten diren, denboraldi hau ez baita beraiena ari izaten.

jueves, diciembre 07, 2006

Hernani 4-2 Amara Berri

Atzo, Amara Berrik Zubipeko futbol zelaian buruturiko partida penagarria izan zen. Hasieran, Amarako jokalariak indartsu irten ziren zelaira eta Ainhoaren izugarrizko pase baten ondorioz Maialen Cortesek gola sartu ondoren, zeharo lasaitu zen taldea. Hortik aurrera ez zuen ezer asko egin. Izaskunek bigarren gola sartu zuen, ia zelai erditik baloiari ostikada bat emanez. Hala ere, Amara ez zen markagailuko emaitza babesteko gai izan eta atsedenaldiaren aurretik, bertakoek gola eskuratu zuten. Bigarren zatian oraindik okerrago jardun zuen Amarako taldeak eta horren ondorio izan ziren Hernaniko taldearen beste hiru golak. Beraz, ahaztekoa atzo bizitako eguna. Talde honi ongi pasatzea besterik ez zaio geratzen, igoera fasean jokatzeko aukera zeharo baztertuta baitago.

domingo, diciembre 03, 2006

Amara Berri 6-0 Euskalduna

Gaur goizean Amara Berrik garaipena lortu du Martuteneko futbol zelaian. Partida nahiko aspergarria izan da, izan ere, Andoaingo taldea ez baita onenetarikoa eta Amara ez baita gogotsu jardun. Hala ere, lehendabiziko zatian Olatzek (penaltiz) eta Maialenek (bi gol falta jaurtiketaz), Amarako taldea markagailuan aurreratzea lortu dute. Bigarren zatian Amara Berri zertxobait lasaitu da baina hala ere, beste hiru gol sartzea lortu du, Eneritzek bere aldetik bi eta Olatzek beste bat.
Kontutan izan behar dugu, Hernanik eta Vasconiak galdu egin dutela eta oraindik badugula aukera igoera fasean egoteko, nahiz eta partida gogor asko jokatzeke dauzkagun. ZORIONAK NESKAK!

Eskerrak eman David-i argazkiagatik. Zuen kluba bere fruituak ematen hasi da!

lunes, noviembre 27, 2006

Groseko 1-7 Amara Berri

Bart, Amara Berrik garaipena lortu zuen Matigoxotegiko futbol zelaian. Aurkaria ez zen onenetarikoa izan, izan ere, sailkapenaren azkenengo postuan baitaude. Hala ere, Amara ez zen lasaitu eta jokatu zuen partidaren maila isladatzen da markagailuan. Lehendabiziko minututik irabazten hasi zen talde txuriurdina eta epaileak atsedenaldia epaitzerakoan, Amarak hiru gol sartuak zituen. Bigarren zatian aldiz, erritmoa jeitsi eta honen ondorio izan zen bertakoen gola, falta geldiezin baten ondorio hain zuzen ere. Aipatzekoa da ere aukera asko galdu zituela Amarak ate aurrean. Hala ere, talde honek liga honetan indarrez jarraitu nahi duela erakutsi zuen, pilak jarrita beste lau gol sartu baitzituen. Hona hemen goleatzaileak: Eneritz, Ainhoa (2), Maialen Cortes (2) eta Idoia (2).
Partida honen ondorioz 5garren postuan geratzen gara sailkapenean, igoera fasetik postu bakarrera. ZORIONAK EKIPO!

martes, noviembre 21, 2006

Ostadar 0-4 Amara Berri

Amara Berrik partidu bikaina burutu zuen aurreko asteburuan. Amarako taldeak ez zuen talde erraz baten aurka jokatu, izan ere, sailkapenean gure aurretik baitoaz. Hala ere, Amarak igoera fasera ailegatzeko duen gogoa isladatuz, egundoko partida burutu zuen eta nahiz eta lehenengo zatian gol bakarra sartu, bigarren zatian gehiago animatu eta beste hiru gol sartu ahal izan zituzten.
Aipatzekoa da ere Maialen Fernandez-en itzulia gure taldera, aspaldidanik ez baitzuen partidarik jokatzen. Hala ere, azkar moldatu zen eta partida motza baina zuzena burutu zuen. Ondo Mai!

domingo, noviembre 12, 2006

Amara Berri 3-3 Añorga

Gaurkoan, Amarak egundoko norgehiagoka burutu du Martuteneko futbol zelaian. Ez zen partida erraza gaurkoa lehenengoen aurka jokatu behar baitzuten baina maila berean jartzeko gai izan da talde txuri-urdina. Partidan zehar markagailua oso berdinduta egon da eta Amara 3-2 emaitza lortu du, Aida eta Eneritzen (2) eskuz. Hala ere, azkenengo minutuan Añorgak falta jaurtiketa eta erremate baten ondorioz, hiruna lortu du.
Amarako taldea zapore txarrakin joan da etxera baina burua goruntz begira, partida benetan ikusgarria burutu baitu. Segi horrela!

lunes, noviembre 06, 2006

Amara Berri 6-1 Usurbil

Janadik gure denboraldiko joana bukatu da eta gure gora-beherak alde batera utziz, seigarren postuan bukatzea lortu dugu. Ez dugu oso denboraldi hasiera ona eduki baina oraindik ibilbidearen beste erdia geratzen zaigu eta honek, gure itxura hobetzeko aukera emango digu. Bart, Usurbilen aurka partida egokia burutu zuen Amarak eta irabaztea lortu zuen Maialenek (3), Arantxak, Taniak eta Olatzek golak sartu ondoren.
Hurrengo partida lehendabizikoen aurka jokatu beharrean gaude, Añorga hain zuzen ere, baina aurrekoan berdinketa lortu izan arren, oraingoan irabaztea ere badugu. Zorte on!

lunes, octubre 30, 2006

Intxaurdi 3-1 Amara Berri

Bart, Amarak, txapelketa honetan aurki dezakeen talde onenetariko baten aurka jokatu zuen. Nahiz eta partida galdu, Amara bere indarra erakutsi zuen ia une oro, partidan zehar berdinketa lortu zuelarik. Maialenek egundoko gola sartu zuen eta horrek Amarari arima igoarazi zion partida irabazteko aukera baitzuen. Zoritxarrez, ez zen nahikoa izan, Intxaurdik beste bi gol sartu baitzituen eta Amarak ezin izan baitzion partidari buelta eman. Hala ere, taldea zoriondu beharrean nago, horrela jarraituz gero segituan aurkituko baikara sailkapenaren goikaldean.
Aipatzekoa da ere Errealak berriro galdu duela, baina oraingoan Lotinaren eskuetan itxura hobea ikusi ahal izan dugula. Segi horrela Loti!

viernes, octubre 27, 2006

Amara Berri 0-3 Vasconia

Aurreko asteburuan Martuteneko futbol zelaian derbia ikusteko aukera izan genuen. Bertan, Amara Berri eta Vasconia taldeak elkarren aurka jokatu behar zuten eta nahiz eta Amarak lehendabiziko zatian hobeto jokatu, ez zen gai izan 0-1-eko markagailuari buelta emateko (Izaskunek bere atean gola sartzean). Bigarren zatian, Amara kaxkarrago ibili zen eta horren ondorioz, Vasconiak beste bi gol sartzea lortu zuen, bata penalti baten ondorioz eta bestea, jokaldi baten ondorioz.
Nahiz eta Vasconiari oraingoan ez irabazi, etorrian kriston partida jokatuko dugu, neskak! Animo, Igandean Intxaurdiren aurka partida baitugu eta talde onenetarikoa baita. Baina gu irabazteko prest gaude.

lunes, octubre 16, 2006

Urnieta 0-0 Amara Berri

Larunbat honetan Amara Berrik partida kaxkarra jokatu zuen. Nahiz eta talde ez oso indartsu baten aurka jokatu, Amara ez zen gai izan partidari buelta emateko eta 3 puntuekin Donostira itzultzeko. Hainbat faktore ezberdin eragina izan zuten baina hala ere, Amarak ez zuen ondo jokatu eta espero dugu hurrengo partida Vasconiaren aurka irabaztea. Animo neskak!!
Aipatzekoa da ere Maialenen itzulia taldera nahiz eta atezain modura egin eta Itsasoren partida aurrelari moduan. Ondo neskak!

lunes, octubre 09, 2006

Amara Berri 1-1 Hernani

Atzoko partiduan, Amara Berrik berdinketaren puntua lortu zuen. Nahiz eta Taniak lehenbabiziko zatian egundoko jokaldia egin ondoren gola sartu, ez zen nahikoa izan partida irabazteko. Izan ere, bigarren zatian, Hernaniko jokalari batek falta jaurti eta Garazik buruarekin baloia piskat ukitu ondoren, sarera sartu baitzen. Emaitzak partiduan egondako jokoa ondo islatzen du, hainbat unetan talde bakoitza izan baitzen baloiaren jabe.
Partida honen ondorioz, Amara Berri bosgarren postuan geratzen da sailkapenean, Intxaurdi, Ostadar, Añorga eta Vasconiaren atzetik. Hurrengo partida Urnietan irabazi behar dugu!

domingo, octubre 01, 2006

Euskalduna 0-5 Amara Berri

Atzo, ohikoa bihurtzen ari den bezala, Amara Berrik partida irabazi zuen. Partida nahiko motela izan zen, izan ere, zelaiaren inguruan atletismo pistak baitzeuden eta horrek denbora galtzea zekarren. Horren ondorioz, atsedenaldian markagailuak hutsna adierazten zuen baina Amara indartsuago izan zen eta horren islada bigarren zatian ikusi ahal izan zen. Horrela, Maialenek bi gol, Aidak, Idoiak eta Onditzek bakoitzak bat sartu zuten eta honela, beren taldeari partida irabazten lagundu zieten. Beraz, taldea zoriontzea besterik ez zait geratzen eta horrela jarraitzeari animatu!
Partida ondoren, entrenatzaileen eskuz, nesken taldeak eta Amara Berriko kide diren hainbatek Ikasbide Kultur Elkartean afaria ospatu zuten. Afari atsegina atzokoa, mila esker denei.

lunes, septiembre 25, 2006

Amara Berri 6-0 Groseko

Aspaldian nesken taldeak behar zuen erantzuna lortu du. Aurreko astebururarte eginiko denboraldia kaxkarra izan arren, oraingoan Amarak bere aurkariari irabazteko gai izan da. Partida hasieratik Amara izan zen baloiaren jabe eta nahiz eta Grosekok hainbat aukera izan, ez zuten golik sartu. Amarak aldiz, lehenengo zatian 2 gol sartzea lortu zuen, Aidaren eskutik. Bigarren zatian gogotsu irten ziren Amara Berriko neskak eta horren ondorioz, beste 4 gol sartzea lortu zuten: Maialen bere ordurarteko taldea zenari, Cris penaltiz eta azkenik Eneritzek beste bi.
Taldea martxan jartzea kostatu den arren, oraingoan Amara gai izan da nor den erakusteko eta modu berean jarraitzea espero dugu, denboraldia hasi besterik ez baita egin!

lunes, septiembre 18, 2006

Amara Berri 0-1 Ostadar

Joaneko asteburuko partiduan, Amara Berrik ez zuen bere partidu onena jokatu. Lehenengo minutuetatik Ostadar izan zen baloiaren jabe eta Amarak ez zuen modu egokian jardun. Oso nabarmen da Amararen jokoan oraindik denboraldian sartuta ez dagoela eta partiduak jokatzeko behar den kontzentrazio adina bereganatuta ez duela. Ostadar taldea partiduaren jabe izan arren, Amara Berri taldeari gol bakarra sartu zion deskontuko minutuetan. Honetaz gain, aipatzekoa da ere Amara Berrik ez zuela beharrezko aldaketak egiteko adina jende eta aldaketa bakarra egiteko aukera izan zuela, Aida Maialenen ordez atera zenean hain zuzen ere.
Nahiz eta denboraldia oso ondo hasi ez dugun, ekipoak egoera hau aurrera aterako duela badaki eta horretarako, denak gehiago saiatu beharko garela.

lunes, septiembre 11, 2006

Añorga 2-2 Amara Berri

Aurreko larunbatean Amara Berrik aurtengo lehendabiziko partidua jokatu zuen. Nahiz eta Añorgan jokalari gazteak egon, joko polita dute eta partiduan zehar ikusteko aukera izan genuen. Lehenengo zatian Amara Berri izan zen baloiaren jabe baina bigarrenean aldiz, Añorga izan zen indartsuago. Beraz, berdinketarekin konformatu behar izan genuen, Errege eta Maialen Cortés-en golei esker. Ostadarren aurka serioago ipini eta irabaztera!

sábado, septiembre 02, 2006

Irailaren 30ean AFARIA

Iazko Club-eko afarian entrenatzaileek ziurtatu ziguten bezalaxe, aurten afari batetara gonbidatuak izan gara. Miguel izango da afariko sukaldaria eta espero dugu, ohikoa den bezala, primerako afaria prestatzea. Jendearen iritzia kontutan hartu ondoren, afaria hilaren 30ean egitea erabaki da, beraz, denen esku dago gau hori ekipoarentzat gordetzea. Lekua eta ordua erabakitzeke daude.
OHARRA: Nahiz eta inork baieztatu ez duen, suposatzen dut, afariaren eguna partiduaren araberakoa izango dela. Hau da, 29an edota 30ean.

jueves, agosto 24, 2006

Denboraldi hasiera

Uda bukatzen ari da eta horren ondorioz futboleko txapelketak hastear daude. Urtero bezala, abuztuaren azkeneko asteetan, talde guztiek denboraldia prestatzeko entrenamendu anitz eta astunak egiten dituzte. Gure taldean ere halaxe gertatzen da eta aurten gogor hasi gara denboraldirako prest egon gaitezen. Ia egunero entrenatzen dugu eta modu honetan jarraituz gero, Top Models izatera ailegatuko gara. Animoak denei eta segi korrika!

martes, agosto 08, 2006

Abuztuaren 17an AFARIA

Urtero bezala, Aste Nagusian ekipoko afaria ospatuko dugu. Gehienen iritzia kontutan hartuz, afaria abuztuaren 17an izango da. Gaueko 9tan elkartuko gara Boulevard-eko erlojuan eta alde zaharrean bertan bokatak eta litroak erosi ondoren, Zurriola hondartzara joango gara, Berri Txarrak-en kontzertura joan nahi dutenek aukera izan dezaten.

Taldekide guztiek orrialde hau bisitatzen ez dutenez, joan zaitezte jendea abisatzen, ahalik eta jende gehiago afarira joateko. Mila esker eta laster arte!

domingo, julio 23, 2006

LA GRAN FIESTA Y LA GRAN DESPEDIDA

Atzo, hilak 22, Onditzen etxean ekipoko afaria ospatu genuen. Espero genuen bezalaxe, egundoko afaria prestatu ziguten gure kamarero bikainek (nahi duena eman daiteke x aludido). Afaldu ondoren, juergarekin jarraitzeko asmoz, Oreretara joan ginen bertako festetaz gozatzera. Oso gau polita atzo bizi izandakoa.

Nahiz eta Garazik blog-a ez irakurri, oroimen gisa bere Amara Berriko irteeraz hitz egitea ezinbestekoa da. Garazik, datorren denboraldia beste ekipo batean jokatzeko erabakia hartu du nahiz eta gure ekipoan oso gustura egon den. Añorga eta Hernani dira Garazik dituen aukerak baina esan beharra dago, hernaniko taldea printzipioz, ez dela guk ezagutzen dugun ekipoa izango, Añorgako hainbat jokalarik osatu behar baitute. Garaziri esan, badakiela hemen gaituela edozertarako eta ekipo honetan jokatu dituen denboraldiak gutxi izan arren, bi esaterako, badakiela on handia egin diola ekipoari bere joko on eta politarekin, baita Amara Berri klub-ari ere. Faltan botako zaitugu Garazi. Hurren arte

lunes, julio 03, 2006

Argazki berriak

Uxuren eskutik, Klub-eko afariko argazkiak txertatu ditugu. Oraindik asko falta dira, Maialen eta Onditzenak esaterako, baina bitartean daudenekin goza ezazue. Besterik gabe... Aupa Amara Berri!!

miércoles, junio 28, 2006

Espainia mundialetik kanpo

Espainia inoiz baino hobeto jokatu duen mundial honetatik kanpo geratu da. Hasierako taldeko hiru ekipoen aurka partiduak irabazi arren, atzo, ez zen Frantziako selekzioa irabazteko gai izan. Espainia bere jolakari onenen esku zegoen atzoko norgehiagoka jokatzeko eta nahiz eta hasiera batean penaltiz Villa-k gola sartu, azkenengo minututan Frantziak berdinketa lortu zuen. Baina hor ez zen Espainiako selekzioaren amets-gaiztoa bukatu, azkeneko 5 minututan, Frantziak beste bi gol sartu baitzituen Espainia txapelketatik at geratzen delarik.
Kazetariek azkarregi hitz egin zuten Espainia ondo zihoanean, txapelketa irabaziko zuelaren itxaropena baitzuten gehienek. Baina ez da horrela suertatu eta ondorioz, Espainiak beste lau urte itxaron beharko ditu mundial bat jokatzeko.
Nahi izanez gero, selekzioen inguruko apostua egin dezakegu geratzen diren taldeen artean irabazlea nor izango den esanez. Apostua egin nahi ez baduzue, bakoitzaren hitza jarri dezakegu jokoan. Zorte on denei!

jueves, junio 22, 2006

San Juanak 06


Ostiral honetan hasiko dira jai ospetsuenetarikoak, hain zuzen ere, Hernaniko San Juanak. Toki guztietako jendea hurbiltzen da eta urtero bezala jendez gainezka dago. Batzuek ezin izango dituzte gozatu azterketak direla eta, baina bertan gehienak egotea espero dugu. Ostiraletik asteartera arte irauten dute festak eta San juan bezpera eta asteburu osoan zehar ekitalde mordoa egoten da, San juan sua, txoznak, diskojaia, txarangak, su artifizialak, kalejirak.. eta goizean goiz, gau pasa egin ondoren.. sokamuturra eta azeri dantza izango ditugu.
Anima zaitezte, jende berria ezagutzeko aukera polita izaten da. Baina neskentzako batez ere gomendio bat.. kontuz ibili zaitezte poltsarekin, lapurketak izaten dira eta.
GORA HERNANIKO SAN JUANAK!!

domingo, junio 11, 2006

Klub-eko afaria 06

Ostiralean, hilak 9, urtero bezala, Amara Berriko zuzendaritzakoek, jubenilek, erregionalek eta emakumezkoek klub-eko afaria ospatu zuten eta ohikoa den bezalaxe, primerakoa izan zen. Eceiza-n afaldu ondoren, taldeetatik doazenei kamiseta bat ematen diete, oroitzapen gisa eta talde bakoitzean urte horretan taldean bertan bozkatuz gero, taldekide onena izendatzen dutenari kopa bat ematen zaio sari gisa. Behin baino gehiagotan aipatu dugun bezalaxe, gure taldea utzi behar duen bakarra Ane Montes da (faltan botako zaitugula esatea soberan dago, badakizu eta). Beste aldetik, Tania Mitxelena izan zen kiderik onena eta horrenbestez, bere logelan beste kopa bat jartzeko aukera izan du (Zorionak). Honetaz gain, entrenatzaileek ere neskek denboraldian zehar egindako lanagatik zoriondu nahi izan zituzten eta hurrengo denboraldi hasieran afari batetara gonbidatu zituzten. Entrenatzaileek ere, beren aldetik, taldea ezin baino hobeto bideratzeagatik, saria jaso zuten nesken eskutik. Iñaki Fernandez, Mikel Berro eta entrenatzaileei afari batetara gonbidatu zituzten "Kaskazuri" tabernan nahi dutenean joateko eta honetaz gain, entrenatzaile bakoitzak poster bat jaso zuen, taldekide guztiak muxu ematen azaltzen zirelarik.
Beste aldetik, Estiren urtebetetzea izan zen hilaren 10ean eta afarian postrea banatu zutenean, ustekabean sorpresa bat eraman zuen. ZORIONAK ESTI!
Besterik gabe, hurrengo urtea berdina edo hobea izango delakoan, hau izan da 05-06 denboraldiko azken artikulua baina, lasai asko egon zaitezkete, beste hainbat arlotaz hitz egiteko prest baikaude.
ZORIONAK AMARA BERRI!

domingo, junio 04, 2006

Igoera Faseko Finala

Atzo, hilak 3, Zumaian arratsaldeko 17.30etan Lagun Onak eta Intxaurdik Igoera faseko finala jokatu zuten. Nahiz eta eguraldiak asko ez lagundu, egun oso eguzkitsua egin baitzuen, bi taldeetako jokalariek bestelako partida jokatu zuten, beren futbol maila erakutsiz.
Lehenengo zatiaren 20. minutuan Intxaurdik gola sartu zuen eta 25. minutuan berriz, Lagun Onak. Beraz, lehenengo zatian bana egin zuten eta nahiz eta bigarren zatian bi taldeek jokaldi ikusgarriak burutu zituzten, ez zen golik ailegatu. Txapelduna nor izango zen jakiteko bost penalti bota behar izan zituen ekipo bakoitzak. Intxaurdik bi penalti huts egin zituen eta Laugn Onak berriz, bakarra huts egin zuen txapelketako garaile bilakatuz.
Beraz, datorren urtean Intxaurdiren aurka jokatzeko eta irabazteko beste aukera bat izango dugu. ZORIONAK LAGUN ONAK!

domingo, mayo 28, 2006

Amara Berri 1-1 Mondragon

Gure azkenengo partidua jokatu dugu. Mondragon hurrengo fasera igotzeko gure partidua irabazi behar zuen bitartean, guk ez genuen laugarren edo bosgarren postua besterik jokatzen. Partiduan zehar maila oso berdintsua izan genuen, izan ere, Amara Berri izan zen baloiaren jabe. Partiduan zehar 0-1 gindoazen, gol ustel baten ondorioz baina partida bukatzeko minutu gutxi falta zirenean, Eneritzek bestelako gola eskaini zigun. Beraz, Amara berri 18 puntukin geratzen da bosgarren postuan, Allerruk 1-0 Mutrikuren aurka irabazi ondoren, lehenengo aldiz jokatu duen igoera fase honetan. Datorren urtea hobea izango da! AUPA NESKAK!!

P.D.: Ane Montesen azkenengo partidua izan zen, penalti bat huts egin arren, badaki asko maite dugula eta nahiz eta erabaki hori hartu duen, ekipoko jokalari kontsideratuko dugu beti. Aupa Ane ta badakizu hemen gaituzula edozertarako!

martes, mayo 23, 2006

Muzkiko bideoak



Bertan jarriko ditugu Muzkin grabatutako hainbat bideo. Eneritzen streapteasak eta Haritz eta Oierrek eginiko dantzak.. Espero gustatzea eta disfrutatzea.

http://www.megaupload.com/?d=JU0P1AQI (Eneritzen streaptesa 1.zatia)

http://www.megaupload.com/?d=WQYLPDR0 (Eneritzen streaptesa 2.zatia)

http://www.megaupload.com/?d=EREGMWY3 (Haritz eta Oierren dantza)

Muzkiko argazki batzuk jarri ditut. Oraindik asko falta dira.

lunes, mayo 22, 2006

Tolosa 1-1 Amara Berri


Igandean partido kaxkarra izan zen Tolosaren aurka jokatutakoa. Ez geuden partidoan barneratuta, eguraldia ere ez zen egokia izan.. Lehenengo zatian Tolosa zen hanka artean baloia gehien izan zuena eta bertan gola sartu ziguten. Beti bezala golak espabilarazi gintuen eta azkeneko bi minututan jokaldi polit batengatik Idoiak belaunarekin gola sartu zuen, berdinketa suertatu zen orduan! Zorionak neskak, hurrengoan gehiago!
Hamaikakoa:
- Itsaso
- Montes
- Izaskun
- Errege
- Itziar
- Aitziber
- Idoia
- Ainhoa
- Kristina
- Eneritz
- Garazi
Aldaketak: Ainhoa Taniaren ordez (m.47), Montes eta Itziar, Olatz eta Arantzaren ordez (m62) eta Kristina Uxueren ordez (m.73)

domingo, mayo 14, 2006

Amara Berri 1-0 Mutriku

Atzo, larunbata, Mutrikuren aurka jokatutako partidua primerakoa izan zen. Amara gogotxu aritu zen partidoan zehar eta azkenean bere helburua lortu zuen. Espero ez genituen hiru puntuak lortu ditugu orain arte jokatu dugun talde hoberenetarikoen aurka. Mutriku partida irabaziko zuela uste zuen baina Amara Berrik beti bezala ustekabean "le dio un REPASOOOOOOOOOOOOOOOOOO"!
Joandakoan haiek izan ziren partidaren jaun eta jabe baina oraingoan gu geuk aurre egin diegu. Mutrikuk geratzen diren partidak irabaztea behar zuen mailaz igotzeko, baina atzokoa ikusita porrot egin zuten eta aukera horretatik at geratu dira.
Aipatzekoa da ere, Amara Berrik bere zelaian, Martutene, ez duela partido bat ere galdu eta gol bakarra sartu diotela. Nahiz eta gure jokoa gora-beheratsua izaten ari den denboraldian zehar, beti dugu partida erabakitzen duen norbait, kasu honetan Garazi!
Zorionak Amara Berri! Horrela jakingo dute gurekin ez dela jolasten!
Hamaikakoa:
- Itsaso
- Itziar
- Errege
- Izaskun
- Olatz
- Aitziber
- Idoia
- Ainhoa
- Eneritz
- Kristina
- Garazi
Aldaketak: Olatz Montesen ordez (m.53), Itziar Arantzaren ordez (m.69) eta azkenik Kristina Uxueren ordez (m.74)

lunes, mayo 08, 2006

Beti Ona 4-1 Amara Berri


Igandean lortutako emaitza espero genuena baino kaxkarragoa izan da. Lesio ugari izan ditugu astean zehar eta nabaritu da. Etxean berdinketa lortu genuen baina oraingo honetan ezinezkoa gertatu zaigu.
Lehenengo zatia ondo amaitu genuen, berdinketarekin eta Aitziberren ezkerkadarekin. Partida interesgarria zirudien benetan, baina atsedenaldia eta gero taldea desmotibatua atera zen zelaira. Egin beharrekoa bete genuen, ezin genion gehiago eskatu.
Amara Berrik beti bezala laguntasunean dabil eta hurrengoan elkarrekin irabaztea lortuko dugu! Animo neskak, ez etsi!
Hamaikakoa:
- Itsaso
- Itziar
- Errege
- Izaskun
- Arantza
- Aitziber
- Tania
- Ainhoa
- Eneritz
- Uxue
- Garazi
Aldaketak: Montes Arantzaren ordez (m.14), Idoia Taniaren ordez (m.25), Kris Uxueren ordez (m.53), Olatz Eneritzen ordez (m.67)

lunes, mayo 01, 2006

Link berri bat


Link berri bat egitea lortu dugu denon eskura argazkiak egon daitezen. Hemendik aurrera ateratako argazki guztiak hemen jarriko ditugu. Horrez gain, aurreko urteko club afariko argazkiak zintzilikatuko ditugu eta baita Cognakekoak ere.

Edozein kasutan ere, baten batek gustuko duen argazkiren bat ipintzea nahi badu, esan eta jarriko dugu.

Besterik gabe zuen gustukoa izan dadila espero dugu.

Amara Berri 1-1 Allerru


Hainbeste espero genuen partida jokatzeko eguna iritsi da. Allerruren aurka joandakoan egindako partida penagarriaren ondorioz, gogo asko ditugu oraingoan aurre egiteko.
Hasieratik ikusi ahal izan du Martutene futbol zelaian zegoen edonork, partida interesgarria izango zela, sailkapena ikusiz (Amara Berri postu bat gorago), bi taldeak maila berdintsukoak baitira. Halaxe izan da, eta nahiz eta Allerruk baloia bere esku denbora gehiagoan izan, azkenean lortu dugu berdinketa. Atsedenaldian galtzen gindoazen baina partida bukatzeko pare bat minutu gelditzen zirenean...Taniak kornerra atera eta Eneritzek egundoko burukadarekin baloia sare barrura sartu du. Beraz, nahiz eta larri xamar ibili garen partidan zehar, berdinketak berdin-berdin balio digu eta azkenean erakutsi ahal izan diogu Allerruri gure taldea ez dela haiek pentsatzen duten bezalakoa. ZORIONAK neskak! Igoera Fase hau ikaragarria izaten ari da!!

Hamaikakoa honakoa izan zen:
- Itsaso
- Errege
- Esti
- Izas
- Itziar
- Onditz
- Aitziber
- Tania
- Eneritz
- Idoia
- Montes

Aldaketak: Arantza Montesen ordez (m.62) eta Uxue Aitziberren ordez (m.69)

viernes, abril 21, 2006

Oporren amaieran


Gabon amara berriko jarraitzaileak. Jadanik, batek baino gehiagok esan bezala, aurreko artikuluan iritzi gehiegi pilatzen ari dira eta ondorioz, hemen duzue beste artikulu bat orrialdea irekitzean gutxiago irauteko itxaropenarekin.

Beno, bi aste lasai asko pasa ondoren, bi egun barru lanera edota klasera itzuli beharko gara zoritxarrez. Honekin batera, Martutenen izango gara berriro ere eta nahiz eta astebete lasai hau ondo etorri zaigun, gogo handiak ditugu baloi bat berriro gure hanka tartean nabaritzeko. Batez ere guk, neskek, Cognac-en lortutakoaz geroztik, arro baino arroago azalduko baikara bertan eta ez gaitu inorrek ere putz egingo. Ea Totek zer dioen orain!
Besterik gabe, animo asko denei datorren astea bizirik irauteko beharko baitituzue.

lunes, abril 17, 2006

Donostin berriro ere


Jadanik etxean daude denak, Cognac-eko txapelketa jokatu ondoren. Hirugarren urtea izan da bertara gonbidatuak izan direla Amara Berriko neskak eta urteak aurrera joan ahala, ondo baino hobeto igarotzen dute. Nahiz eta txapelketak bi egun iraun, hiru egun izan dira bertan ihardundakoak, apirilaren 14tik apirilaren 16ra, lehendabiziko egunean, turista gisa ibiltzeko pentsatuta baitzuten. Halaxe izan zen eta Frantziako Sarlat herria ezagutzeko aukera izan zuten, bertako leku ospetsuenak ikusiz.
Txapelketari dagokionez, Amara Berriko nesken taldeak bigarren postua lortu zuen, finala Belgikako taldearen aurka jokatu zuenean eta penaltietan erabaki zenean. Egundoko txapelketa jokatu du Amara Berriko nesken taldeak, aurrean jartzen zitzaion talde bakoitza atzean utziz. Guztira sei talde ezberdin aurkeztu ziren txapelketara; Luxemburgo-ko bat (Tricolore), Belgika-ko beste bat (Beloeil), Suiza-ko bi (Haute Gruyere eta USGC), Cognac bertako taldea (Crouin) eta azkenik, Amara Berriko taldea.
Hasiera batean ekipoak bi taldetan banatu zituzten eta txapelketako lehendabiziko egunean, goizean-goiz, Amara Berrik Suizako Haute Gruyere taldearen aurka izan zuen norgehiagoka, 3-0 irabazi zuelarik, Tania, Esti eta Garaziren golei esker. Arratsaldean, taldeko beste ekipoaren aurka jokatu behar izan zuen, Luxemburgoko taldearen aurka hain zuzen ere. Oraingo honetan partidua zailago suertatu zen, ez baitziren aurkari errazak izan eta horren ondorioz, partidua penaltietan erabaki behar izan zen, partiduak iraun zuen 30 minututan 0-0 bukatu baitzen. Entrenatzaileek hiru jokalari aukeratu zituzten penaltiak jaurtitzeko: Tania, Eneritz eta Izaskun. Amara Berri izan zen baloia lurrean jarri beharreko lehenengo taldea eta Izaskun lehenengo jaurtiketa egin beharrekoa. Nahiz eta atezainak Izaskunen jaurtiketan baloia ukitu, ez zen nahikoa izan gola gelditzeko. Ondoren, Tricolore taldekoek jaurti eta gola. Taniaren txanda ailegatu zen eta zoritxarrez, baloia porteriatik gora joan zen. Berriro ere Tricolore taldekoen jaurtiketa baina oraingoan Itsasok gelditu zuen. Talde bakoitzeko azkeneko jaurtiketa geratzen zen eta Eneritzek, ohiko odol hotzarekin penaltia sartu zuen eta ondoren, ikustalditxo bat egin zuen poza adierazteko. Une garrantzitsuena iritsi zen eta Itsaso prest zegoen penaltia gelditzeko eta bere ekipoa taldeko lehenengoa bezala semifinalera pasatzeko. Itsaso ez zen gutxiago izango eta halaxe egin zuen, penaltia jaurti zutenean, Itsasok izugarrizko geldiketa egin zuen eta Amara Berriko lehendabiziko helburua lortua ikusteko aukera izan zuten neskek.
Igandea iritsi zen eta beste taldeko bigarren ekipoaren aurka jokatu behar izan zuten, Cognac bertako taldearen aurka esaterako. Nahiz eta talde hura zelaian zeudenentzat gustukoena izan eta epaileek behin baino gehiagotan taldeari lagundu, ez zen nahikoa izan Amara Berri finaletik ateratzeko eta Garaziren golaren ondorioz, Amara Berrik 1-0 irabaztea lortu zuen eta bere bigarren helburua betea zuela ere.
Arratsaldean, Belgikako taldearen aurka finala jokatzear zeudenean urduritasuna nabaritzen zen, bai jokalariengan, bai entrenatzaileengan eta bai bertara joandako guraso/lagunengan ere. Epaileak txistua jo bezain pronto, bi taldeak kalitate berdintsukoak zirela ikusi ahal izan zen eta norgehiagokak izugarrizko ikustaldia aurkeztuko zuela ere. Batzuetan Amara Berri zen baloiaren jaun eta beste batzuetan berriz, Beloeil. Esan beharra dago, hain zela parekoa bi taldeen joko-maila, oraingoan ere, Amara Berrik partidua penaltietan amaitu behar izan zuela, ez batak eta ez besteak, ez baitzuten golik sartzea lortu. Beraz, aurrekoan bezalaxe, talde bakoitzak hiru jaurtiketa egin behar izan zituen eta oraingoan, Amara Berri taldearen aldetik, Garazik, Eneritzek eta Itsasok egin zituzten. Lehendabizi Garazik jaurti zuen eta ustekabean, largeroan eman zuen. Beloeil taldekoek sartu zuten eta gola. Ondoren, Eneritzek, aurreko penaltiko zortearekin jarraituz, baloia sarera sartzea lortu zuen. Belgikako taldeko jokalariak ere, barrura egin zuen. Azkeneko aukera zen Amara Berri taldearentzat eta Itsasok baloia jaurtitzean...atezainak gelditu zuen.
Hasiera batean, hainbat jokalarien aurpegietan itxaropena galduta besterik ez zen ikusten baina pixkanaka, lortutakoaz jabetzen hasi ziren eta bigarren postu bat ere, ospatzekoa zela ikusi zuten. Ondorioz, emandako sariak hartu eta poz-pozik etxerako bidea hartu zuten, hurrengo urtean lehenengo postua beraiena izango delaren itxaropenarekin. Beraz, nahiz eta beren hirugarren helburua ez lortu, Amara Berriko neskak etxera itzuli ziren lehendabiziko postua lortu izan balute bezala. OSO ONDO NESKAK!

P.D.: Eskertzekoak dira bertara joan diren guztien animoak eta ilusioak, taldeari emandako laguntza izugarria izan baita. Eskerrak jokalariei, gurasoei, lagunei, txoferrari eta azkenik, entrenatzaileei, beraiek izan baitira bost urte hauetan zehar Amara Berri taldeko neskak aurrera jarraitzeko gehien egin dutenak. HURRENGO URTERA ARTE!

miércoles, abril 12, 2006

Cognac-ea Bidaia


Jadanik 3.urtea da gonbidatuak izan garela Cognakea (Frantzia) juteko. Ostiralean da irteera, goizeko 6etan Rich-en (Amara). Ez ahaztu janari pila eramatea, lo zakua, jokuak edo dena delakoa eta burua!! Jakin ezazue bertan hotz asko egiten duela, beraz, neguko arropa eraman.


Aurreko urtean Dunetan geldialdi bat egin genuen, baina aurten ez dakigu oraindikan non egingo den.


Lehengo urtean Cognakeko kopa ekipo euskaldun batek lortu zuen, Mariño taldea, ea aurten guk lortzen dugun!


Besterik gabe, bertan oso ondo pasatzea espero dugu!




Gasteiz cup 1-1 Amara Berri


Ekipoko batzuk astebukaera Gasteizen igaro ondoren, farrak direla eta, partidoan eman beharrekoa ez genuen guztiz eman. Horregatik kanpotik ikusita beraiek ziren partidoa dominatzen zutenak. Hasiera batetik ez geuden partidoan barneratuta, hori dela eta, sartu ziguten lehenengo gola, baina beti bezala horrek espabilaraztea eragin zigun.Bigarren zatian, aldiz, Amara-berrik inoiz eduki ez zuen zortea izan zuen. Taniak kornerra atera, Gasteiz cup-eko jokalari batek buruz jo eta atean sartu zuen. Berdinketa suertatu zen orduan.
Esan beharra dago, gure jarraitzaileak asko laguntzen gaituztela, bai presioa sartzen dutelako baita animatu egiten gaituztelako ere.Beti bezala Misterrak bere lana bete zuten. Esan beharra dago, Oierrek farra gutxiago egin behar dituela gertatutakoa berriro gerta ez dadin.
Sailkapenari dagokionez, espero genuena baino askoz hobeto goaz, laugarren postuan, hain zuzen ere. (Barkatu eragozpenak baina hurrengo batean sailkapena jartzen saiatuko gea).
Animo neskak, horrela jarraitu behar dugu!